Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Gaurkotasuna
Atzealdea Zabalik da apirilaren 26ko 10K lasterketan izena emateko epea

Datorren apirilaren 26an, igandea, jokatuko da bosgarren 10K lasterketa, eta dagoeneko zabalik da izen-ematea kirolprobak.com webgunean. Antolatzaileek aurtengoan 1.000 korrikalariko muga jarri dute, eta izen-emateak erritmo bizian doazela adierazi du Mikel Leal lasterketaren antolatzaileak: “940 korrikalari inguruk eman dute jada izena”.
Proba Euskadiko eta Gipuzkoako txapelketa ere bada, eta horrek maila handiko korrikalarien parte-hartzea bermatuko du, nahiz eta lasterketa, batez ere, herrikoia izan. “Ez da soilik eliteko kirolarientzako proba bat; herritar guztiei irekita dago, bakoitzak bere erritmoan gozatu eta parte hartzeko aukera izan dezan”, nabarmendu du Deportes González babeslearen ordezkari Ángel Gonzálezek.
Lupe Queiruga kirol zinegotziak Udalaren konpromisoa azpimarratu du kirolaren sustapenarekin eta herritarren ongizatearekin: “10K bezalako ekimenek kirola herritarrengana hurbiltzen dute, eta bizimodu osasungarria sustatzeko aukera paregabea eskaintzen dute”.
Ibilbide azkarra, laua eta ikusgarria
Lasterketak 10 kilometroko ibilbide homologatua izango du, azkarra, laua eta bihurgune gutxikoa, marka onak lortzeko oso egokia eta parte-hartzaile guztientzat erakargarria.
Irteera Minatera kalean izango da, eta handik Portu ingurutik igaro ondoren aireportuko errepidea hartuko du Amuteraino. Bertan bira egin eta Kosta kaletik itzuliko da, Santa Engrazia eta Sabin Arana kaleetatik erdigunera iritsiz. Ondoren, Ramon Iribarren kaletik Kai Berriraino joango da, eta azken zatian espigoian amaituko da.
Ia maldarik eta oztoporik gabeko ibilbidea da, lasterketa azkarra eta ikusgarria izateko pentsatua. Horrek korrikalariei markak hobetzeko aukera ematen die, eta ikusleentzat ere esperientzia erakargarria sortzen du.
Azkenik, herritarrak parte hartzera eta proba bertatik bertara bizitzera animatu ditu Queirugak: “Urtez urte giro bikaina sortzen da Hondarribian, eta horrek erakusten du kirola eta herria oso modu berezian lotzen direla gurean”.
Izen-ematea: https://inscripcion.kirolprobak.com/inscripcion/hondarribia-10k-2026/