Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Gaurkotasuna
Atzealdea Zabalik da 2026ko Hondarribiko Jai Nagusietako Kartel Lehiaketan parte hartzeko epea

Hondarribiko Udaleko Kultura Sailak 2026ko Jai Nagusietako Kartel Lehiaketaren deialdia zabaldu du, datorren iraileko jaiak iragarriko dituen kartel ofiziala aukeratzeko. Ekimenaren helburua herritarren sormena sustatzea da, artearen bidez Hondarribiako jai nagusien izaera, tradizioa eta giro berezia islatuz.
Lehiaketan edozein pertsonak har dezake parte, eta kartela sortzeko erabilitako teknika librea izango da. Argazkigintza, pintura, marrazkia, collagea nahiz bestelako diziplina artistikoak onartuko dira. Aurkeztutako lan guztiek, ordea, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan beharko dute, eta ezingo dira adimen artifizialaren bidez sortuak izan.
Sormenerako askatasuna
Kartelak formatu bertikalean aurkeztu beharko dira, 70 x 50 zentimetroko neurrian. Lan guztiek nahitaez honako testua jaso beharko dute:
“HONDARRIBIKO JAIAK 2026ko IRAILA”
Epaimahaiak bereziki baloratuko ditu jaietako elementu adierazgarriak modu originalean eta erakargarrian islatzen dituzten proposamenak.
Sariak
- Lehen saria: 700 euro eta 2026ko Jai Nagusietako kartel ofiziala izatea.
- Bigarren saria: 350 euro.
- Hirugarren saria: 250 euro.
Sari guztiei dagokien PFEZaren atxikipena aplikatuko zaie.
Lanak aurkezteko epea
Kartelak Herritarren Arretarako Zerbitzuan (BAZ) aurkeztu beharko dira, Javier Ugarte kalea 6 helbidean, astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara.
Lanak aurkezteko azken eguna uztailaren 1a izango da, 14:00etan.
Lehiaketaren anonimotasuna bermatzeko, lanak sinadurarik gabe aurkeztu beharko dira. Kartel bakoitzaren atzealdean lelo bat agertuko da, eta lelo bera jasoko duen gutunazal itxi batean sartuko dira egilearen datu pertsonalak.
Lehiaketaren oinarriak eta xehetasunak hemen.