Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Zabalik da 2026ko Aste Santuko argazki lehiaketan parte hartzeko epea

2026-03-31
Hondarribiko Udaleko Turismo eta Merkataritza Sailak 2026ko HondarribikoAste Santuko XV Argazki lehiaketa jarri du martxan, herritarren parte-hartzea sustatzeko eta ospakizun honen ikuspegi anitzak jasotzeko helburuarekin.

Lehiaketa irekia da, eta edonork ahal izango du parte hartu. Aurkeztutako lanek 2026ko Hondarribiko Aste Santua izango dute gai nagusi, eta argazkiak koloretan zein zuri-beltzean aurkeztu ahal izango dira.

Parte-hartzaile bakoitzak gehienez hiru argazki aurkez ditzake, betiere aurretik sarituak edo argitaratuak izan ez badira, eta irudiek 20x30 zentimetroko neurria izan beharko dute, markorik eta euskarririk gabe.

Lanaren atzealdean izen bat idatziko da, eta izen hori bera agertu beharko da dagokion kartazal itxiaren kanpoaldean.

Kartazalaren barruan, egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta NANaren fotokopia erantsiko dira. Lanak maiatzaren 8a baino lehen aurkeztu beharko dira BAZ bulegoan , aurrez aurre, postaz edo mezularitza bidez.

Sariak

Epaimahaia argazkilaritzan prestigioa duten pertsonek osatuko dute, eta honako sari hauek banatuko dira:

  • 1. saria: 500 €
  • 2. saria: 400€
  • 3. saria: 300€

(Sariei dagokien PEFZ kenduko zaie).

Lehiaketaren oinarriak eta informazio osoa Udalaren webgunean kontsulta daitezke.