Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea XIX. Nazioarteko Kitarra Jaialdia ostegunetik igandera

2021-07-21
Egoera berezia den arren, Udalak 19. urtez gitarra jaialdiaren aldeko apustua egin du

Gaur aurkeztu da Hondarribiko Paradorean XIX. Hondarribiko Nazioarteko Gitarra Jaialdia. Bertan izan dira Maria Serrano Turismo zinegotzia eta Carles Pons, jaialdiaren zuzendaria. Bihartik hasi eta  iganderarte burutuko da.

Bost kontzertu egongo dira, eta horietatik hiru Itsas Etxea Auditoriumean, bat Paradorean eta azken bat Irungo Oiasso Museoan. Bihartik aurrera,  kitarra protagonista izango da Hondarribiko kultur eskaintzan, abian jarriko den ‘Hondarribia Dantzan’-ekin batera.

Kontzertu guztiak dohainik izango dira. Ezinbestekoa izango da sarrerak aurretik erretiratzea ARMA PLAZAn edota https://ticket.kutxabank.es/janto/ gunean. Musukoa ezinbestekoa izango da. Hondarribiko kontzertu guztiak 19:00etan izango dira eta Irungoa 12:00etan.

“19. urtea du jarraian Kitarra Jaialdiak Hondarribian. Eskerrak eman nahi dizkiot Carles Pons-i, udal desberdinekin izan duen lankidetza bikainagatik. Urtero maiatzean egin izan dugu, eta iaz uztailera pasa genuen eta aurten data bera mantentu dugu” esan du Serrano zinegotziak.

Carles Pons-ek eskerrak eman dizkio “Hondarribiko Udalari, Alkate eta zinegotziak joan eta etorri, jaialdiarekin bat egiten duelako. Emozioz betetzen nau ikusteak nola bizitzen ari garen egoeran kulturaren alde egiten duten Udalak badirela eta Hondarribikoa horietako bat da.”

Informazio gehiagorako, http://www.hondarribia.eus/eu/-/hondarribiko-nazioarteko-19-gitarra-jaialdia