Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Vietnamgo bilkariak kalabazazko chutneyaren gainean
Osagaiak
- 1 azenario
- 1 eskukada espinaka
- ½ lonbarda
- 150 ml sojazko saltsa
- 2 arroz olata pertsona bakoitzeko
- 200 g kalabaza garbi
- 55 g panela edo azukre beltz
- 2 jengibre zati
- 2 baratxuri ale
- oliba olioa
- 70 g sagar edo arroz ozpin
- 2 usaindun iltze
- 1 pipermin
- 1 koilarakada kanela
- 2 ur edalontzi
Elaborazioa
Chutneyarentzat, baratxuri ale bat frijitu, jengibre zati batekin eta kalabazarekin. Pixka bat txigortzen denean, kanela, pipermina, usaindun iltzeak, ozpina, gatza pixka bat, 50 g panel edo azukre beltz eta ur edalontzi bat gehitu. Pixka bat egin eta birrindu.
Barrubetearentzat, wok batetan, aurrez txikitutako baratxuri ale bat eta jengibre zati bat frijitu, baita julianan moztutako azenarioa ere. Jarraian, julianan moztutako espinaka eta lonbarda gehitu. Pixka bat egin eta sojazko saltsa, 5g azukre eta ur edalontzi bat gehitu. Minutu bat gehiago egiten utzi eta biribilkariak betetzen hasteko, ura atera.
Orain, olatak ur epeletan hidratatu, trapu garbi baten gainean ura kendu eta barrubetearekin bete.
Aurkezpenerako, plater batean chutney oinarri bat ipini eta gainean, bilkaria.