Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Gaurkotasuna
Atzealdea Urtezaharretako komunikatua

Elkarrekin egoteko eta ospatzeko uneak dira, baina, aldi berean, azken urteotan urte berriari harrera egiteko gero eta ohikoagoak diren zenbait jokabidek bizikidetza urratzen dutela ikusten dugu, eta horren aurrean gure kezka adierazi nahi dugu.
Pirotekniaren erabilerak behar bereziak dituzten pertsonak zein etxeko animaliak aztoratzen ditu. Jarrera oldarkor eta bortitzek jai giroa lausotzen dute, eta jarrera matxistek emakumeen askatasuna eta segurtasuna mugatzen dituzte. Jokabide horiek guztiek ez dute lekurik gure herrian.
Horregatik, ospakizun hauetan pertsonak erdigunean jartzea eta enpatiaz jokatzea ezinbestekoa da. Kontuan izan behar dugu pertsona guztiok ez gaudela une berean, eta ez dagoela egun hauek bizitzeko modu, sentimendu edo animo bakar bat.
Datozen egunak guztiontzat ahalik eta atseginenak izan daitezen, herritarrei zein bisitan datozen pertsonei gizalegez, errespetuz eta arduraz jokatzeko deia egiten diegu.
Lerro hauek baliagarri izan daitezela, beraz, urte berriari harrera alai, lasai eta zoriontsua emateko.