Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Gaurkotasunaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Urriaren amaieran Hondarribian burutuko da Erdi Aroko Pintxo Lehiaketa

Horrela erabaki zen atzo Nazioarteko Turismo Azokaren (FITUR) barruan egindako Sarearen Batzar Nagusian. Maria Serrano Turismo eta Sustapen Ekonomikorako zinegotzia bertan izan zen

2023·01·20

Hiri eta Erdi Aroko Hirien Sareak Batzar Nagusia egin zuen atzo arratsaldean, Maria Serrano Hondarribiko Turismo eta Sustapen Ekonomikorako zinegotziak zuzenduta.

Batzarra amaitzean Maria Serranok iragarri zuenez, “Erdi Aroko pintxo eta tapen nazioarteko lehiaketaren finala 2023ko urriaren 27tik 29ra egingo da, Hondarribian. Ohorea da guretzat berriz gure hirian honelako ekimen bat jasotzea, eta ahalik eta saio txukunena egiten saiatuko gara, aukerak hala merezi du eta. Datozen hilabeteetan emango dugu Informazio zehatzagoa gero eta arrakasta handiagoa duen ekimen honen inguruan”.

“Gai-zerrendako beste zenbait punturen artean, Batzarrean 2022ko jardueren memoria errepasatu da, eta 2022o ekitaldiko kontuak, 2023ko aurrekontu-proposamena eta Ekintza Plana onartu dira. Plan honek berriro programatzen ditu Sarearen zenbait jarduera, adibidez Erdi Aroko musikan oinarritutako kontzertu-ziklo batekin jarraitzea, aurten laugarren edizioa biziko duena. Horrekin batera, ‘Red-Corriendo el Medievo’ hirigune historikotik igarotzen den herri-lasterketen zirkuituarekin jarraituko da, seigarren urtez” gehitu zuen Maria Serranok.

Proposamen berriak

Hortaz gain, iaz aurkeztutako ‘NaturRed’ proposamenarekin aurrera jarraituko dugu, Sareak udalerri bakoitzean dituen naturguneei balioa ematen dien iniziatibarekin, hain zuzen ere.

Ekimen berri batzuek lantzen ari gara, era berean. Sare bidaiari bat egin nahi dugu, Sarean gauden herrien arteko abesbatzen arteko lanketa bat, edota musika ekitaldietan parte hartze desberdinak edukitzeko aukera. Oso gai interesgarriak dira, elkarren artean ongi landu nahi ditugunak.

Beste puntu batean, gastronomia ardatz moduan hartuta hiri eta hiribilduen arteko topaketak ere hizpide izan genituen. Datozen hilabeteetan izango dugu horren berri. Oso balorazio positiboa egiten dugu, pandemian bizi izan genuena atzean geratu da, eta denen artean Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen Sarea sendotzeko asmo argia dugu” amaitu zuen Maria Serranok.