Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea Urriaren 24a, Liburutegien Nazioarteko Eguna

Urriaren 24an Liburutegien Nazioarteko Eguna ospatuko da, eta hori dela eta, Hondarribiko Liburutegiak egitarau berezia antolatu du.
Urriaren 24ean, goizeko 11:00etatik 13:30era, Lupe Calvok idatzitako Pertsona izatearen balioa: Lourdes Ibañez de Gauna, gizarte-ekintzan aitzindari liburuaren irakurraldia egingo dugu.
Liburutegia osatzen duten taldekideak, tailerretako partaideak eta herritar guztiak gonbidatuta daude ekitaldi honetan parte hartzera. Gonbidapen irekia da, liburutegiaren garrantzia eta gizartean duen rola ospatzeko, eta argi uzteko liburutegia eraikin bat baino askoz gehiago dela.
Izena emateko, harremanetan jar zaitezke WhatsApp bidez (688 860 846), telefono bidez (943 111 285) edo posta elektronikoz liburutegia@hondarribia.eus).
Ospakizunekin jarraituz, urriaren 25ean, larunbatean, liburutegia kalean izango da berriz: San Pedro kalean postu bat jarriko dugu, eguraldiak laguntzen badu.
Azkenik, igandean, arratsaldeko 18:00etan, Papillon Zineklubarekin elkarlanean, Carlos Saurak zuzendutako Deprisa, deprisa (1981) pelikularen emanaldi berezia eskainiko da Kultur Etxean. Filmak Urrezko Hartza irabazi zuen Berlingo Zinemaldian. Pelikulako aktore protagonista, Jose Antonio Valdelomar, Pertsona izatearen balioa liburuan aipatzen den pertsonetako bat da.