Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Gaurkotasuna
Atzealdea Urrezko Intsignia aukeratzea herritarren partehartzearen bidez egingo da bigarren urtez jarraian
Iaz abian jarri zen proposamen partehartzaile arrakastatsuari jarraipena emanez, aurten ere Hiriko Urrezko Intsignia norentzat izango den aukeratzeko partehartze prozesua jarriko du abian Udalak. Izatez, gaurtik datorren astelehen arte proposamenak luzatzeko aukera irekiko da. Hala eman du aditzera prentsaurrekoan Igor Enparan Alkateak.
“Herritarren parte-hartzea ahalduntze sozialerako tresna izanik, biztanleriaren eguneroko bizitzako alderdi askoren bilakaera ona ahalbidetzen duela deritzogu Udaletik. Kontutan hartu behar da Hondarribiko Urrezko Intsignia hiriaren jardunean aktiboki eta nabarmen lagundu duten pertsona fisiko edo juridikoei ematen zaiela, haien eguneroko lana, ibilbidea eta lanbidea, edo beste alderdiren bat saritzeko.
Herritarren parte-hartzea sustatzeko eta bultzatzeko helburuarekin, aurten Hondarribiarrek erabakiko dute onuraduna. Horretarako, gaurtik, 2024ko uztailaren 22tik uztailaren 29ra bitarte Urrezko Intsignia emateko proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte hirian erroldatuta dauden hiritarrek.
Datu bezala, gogoratu behar da iaz lehen aldiz probatu genuela, eta 66 kandidatura aurkeztu zituztela 237 hondarribiarrek. Ondoren, 1.022 pertsonak hartu dute parte bozketan.
Prozedimendua
Proposamenak internet bitartez egin ahal izango dira udalaren web atarian, baita aurrez aurre ere BAZeko bulegoan. Gogoratu astelehenetik ostiralera 8:30etik 14:00tara irekitzen dela. Pertsona bakoitzeko proposamen bakarra onartuko da.
Udal Bozeramaile Batzordeak, 2024ko uztailaren 30tik abuztuaren 6ra bitarte, jasotako proposamenak aztertuko ditu.
Jasotako proposamenen artean, oinarrizko irizpideak zeintzuk betetzen dituzten erabakiko dute eta onartutako proposamenen artean, gehienez 3 hautagai aukeratuko dira.
Aurrez hautatutakoei galdetuko zaie proposatuak izan nahi duten, eta hala bada, Urrezko Intsigniaren aukeraketa Hondarribian erroldatuta dauden herritarrek egingo dute botu bidez.
Aukeraketa hori, 2024ko abuztuaren 7tik abuztuaren 21era bitartean izango da. Bozka internetez egin ahal izango da udalaren web atarian, baita aurrez aurre ere BAZ bulegoetan. Pertsona bakoitzeko bozka bakarra onartuko delarik.
Bozketaren emaitza abuztuaren 26an jakinaraziko da, eta intsignia irailaren 7an emango da, ohi bezala” amaitu du Enparan Alkateak.
Informazio gehiago: https://www.hondarribia.eus/eu/partaidetza