Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Gaurkotasunaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Unai Emeryk Urrezko Intsignia jaso du ekitaldi hunkigarri batean

Hondarribiko Udalak hiriko urrezko intsignia eman dio Unai Emery Etxegoieni gaur topetaraino bete den Udaletxeko Areto Nagusian.

2022·11·19

Hondarribiko Udalak hiriko urrezko intsignia eman dio Unai Emery Etxegoieni gaur topetaraino bete den Udaletxeko Areto Nagusian.

Hasera batean, Tokiko Gobernu Batzarrak hala onartuta, irailaren 7an egin behar zen ekitaldia, baina Emeryren lan-konpromisoak kontuak direla eta bertan behera geratu zen, eta azkenean gaur egin da ekitaldia.

Txomin Sagarzazu Alkateak esan duenez, “oso kontutan hartzeko da Unai Emeryk gaur egunera arte kirol munduan egindako ibilbidearen bikaintasuna, lehenbizi futbol jokalari modura, eta gero, eta bereziki, Europako talde nabarmenen entrenatzaile modura eta besteak beste lau alditan  Europa Leagueko txapeldun, Frantziako Liga eta Kopa… eta abar luze bat.

Gaur goi-mailako kirol merezimendua aitortzen dugunean, besteak beste, etenik gabeko lana, hobetzeko eta berritzeko gaitasuna, gidaritza, bikaintasuna, arrakasta… nabarmentzen ditugu, besteak beste. Eta horien guztien jabe da Unai Emery. Bere ibilbide profesionalean nahiz hedabideetan eten gabe adierazi ditu giza-balio oso aberatsak, horien artean bereziki Hondarribiarekiko duen atxikimendu estua. Horrek, gure hiriaren kanpo-proiekziorako oso eragin positiboa dauka” esan du Sagarzazu Alkateak.

Igor Emery omenduaren anaiak, ekitaldian egon ezin izan duen Lander Emery Unairen semearen gutun bat irakurri du, eguneko une hunkigarriena izan delarik.

Azkenik, Unai Emeryk hartu du hitza: “eskerrik asko Alkate eta Udala osatzen duzuen guztiei, baita gaur etorri zareten guztiei, eta nola ez, nire familiari. Nire bizitzan hiru faktore oso garrantzitsu daude. Familia lehenik, bigarrenik lagunak eta hirugarrenik nire sorterria. Hiru horiek, eta etxean nire aitak erakutsi didan seriotasuna eta nire amaren karakterrak, ezinbestekoak dira nire kirol bizitzan lortu ditudan arrakastak lortzeko”.

Ekitaldia amaitzeko, Koldo anaiaren kitarrarekin, guztiok batera ‘Txoriak Txori’ abestu dute, gogoratzeko moduko intsignia emate ekitaldian.