Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Gaurkotasunaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Unai Emeryk Hondarribiko Urrezko Intsignia jasoko du azaroaren 19an

Hondarribiko Udalak hiriko urrezko intsignia emango dio Unai Emery Etxegoieni datorren larunbatean Udaletxeko Areto Nagusian. Hala eman du aditzera Txomin Sagarzazu Alkateak.

2022·11·11

Hondarribiko Udalak hiriko urrezko intsignia emango dio Unai Emery Etxegoieni datorren larunbatean Udaletxeko Areto Nagusian. Hala eman du aditzera Txomin Sagarzazu Alkateak.

Hasera batean, Tokiko Gobernu Batzarrak hala onartuta, irailaren 7an egin behar zen ekitaldia, baina Emeryren lan-konpromisoak kontuak direla eta bertan behera geratu zen, eta azkenean azaroaren 19an egingo da.

Txomin Sagarzazu Alkateak esan duenez, “oso kontutan hartzeko da Unai Emeryk gaur egunera arte kirol munduan egindako ibilbidearen bikaintasuna, lehenbizi futbol jokalari modura, eta gero, eta bereziki, Europako talde nabarmenen entrenatzaile modura (Valentzia, Moskuko Spartak, Sevilla, Paris Saint-Germain, Londreseko Arsenal, Villarreal eta orain Aston Villa, besteak beste).

Horietako batzuekin lortutako kirol emaitzen bikaintasuna nabaria da: Europa Leagueko titulua 2013-2014, 2014-2015, 2015-2016 eta 2020-2021 denboraldietan, Frantziako Liga 2018an, Frantziako Ligaren Kopa 2017 eta 2018an, Frantziako Kopa 2017 eta 2018an, Frantziako Superkopa 2016 eta 2017, besteak beste. 

Bere ibilbide profesionalean nahiz hedabideetan eten gabe adierazi ditu giza-balio oso aberatsak, horien artean bereziki Hondarribiarekiko duen atxikimendu estua. Horrek, gure hiriaren kanpo-proiekziorako oso eragin positiboa dauka” amaitu du Sagarzazu Alkateak.

Argazkia: Aston Villa Football Club-en sareetatik hartuta