Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Gaurkotasunaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Unai Emeryk Hondarribiko Urrezko Intsignia jasoko du

Hondarribiko Udalak hiriko urrezko intsignia emango dio Unai Emery Etxegoieni. Hala erabaki du Tokiko Gobernu Batzarrak gaurko bilkuran.

2022·08·31

Txomin Sagarzazu Alkateak esan duenez, “oso kontutan hartzeko da Unai Emeryk gaur egunera arte kirol munduan egindako ibilbidearen bikaintasuna, lehenbizi futbol jokalari modura, eta gero, eta bereziki, Europako talde nabarmenen entrenatzaile modura (Valentzia, Moskuko Spartak, Sevilla, Paris Saint-Germain, Londreseko Arsenal eta Villarrealen, besteak beste).

Horietako batzuekin lortutako kirol emaitzen bikaintasuna nabaria da: Europa Leagueko titulua 2013-2014, 2014-2015, 2015-2016 eta 2020-2021 denboraldietan, Frantziako Liga 2018an, Frantziako Ligaren Kopa 2017 eta 2018an, Frantziako Kopa 2017 eta 2018an, Frantziako Superkopa 2016 eta 2017, besteak beste.  

Bere ibilbide profesionalean nahiz hedabideetan eten gabe adierazi ditu giza-balio oso aberatsak, horien artean bereziki Hondarribiarekiko duen atxikimendu estua. Horrek, gure hiriaren kanpo-proiekziorako oso eragin positiboa dauka.

Aurten, urrezko intsignia emateko ekitaldia ezin izango da irailaren 7an egin. Unairen lan-konpromisoen ondorioz, ezinezkoa da, aste horretan bertan hiru neurketa ofizial izango baititu. Asmoa geroagoko data bat adostea da, behar bezala jakinaraziko dena” amaitu du Sagarzazu Alkateak.