Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Udaleko alderdi politiko guztien adierazpena Jaiak direla eta

2019-09-05
Hondarribiko Udaleko alderdi politiko guztiek, EAJ, ABOTSANITZ, PSE-EE eta EH BILDUk honako adierazpena sinatu dute.

Hondarribiko Udala osatzen dugun alderdi politiko guztiok, (EAJ-PNV, Abotsanitz, PSE-EE eta EH Bildu),  jai zoriontsu eta baketsuak opa nahi dizkiegu hondarribiar guztioi.

Asmo honekin elkarrizketari bidea eman diogu azkeneko urtean, eta eragileekin batera Alardearen inguruan sortu den gatazkari buruz hitz egiteko pausoak eman dira eta parte hartu duten guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu egindako ahaleginagatik. Udala osatzen dugun alderdi guztiok argi dugu bide honetatik jarraitu nahi dugula.

Uste osoan gaude erantzukizuna eta errespetua izango direla datozen egunetako protagonista jai-giroarekin batera.

Gora Hondarribia!