Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Udalean ordezkatutako alderdiek alegazioak aurkeztu dizkiote autobus zerbitzuen aurreproiektu berriari

2022-06-27
Gipuzkoako Foru Aldundiak errepide bidezko erabilera orokorreko bidaiarien herri arteko garraio erregularreko zerbitzu publikoa (Oarsoaldea-Bidasoa) emateko emakidaren aurreproiektua argitaratu du.

Gipuzkoako Foru Aldundiak errepide bidezko erabilera orokorreko bidaiarien herri arteko garraio erregularreko zerbitzu publikoa (Oarsoaldea-Bidasoa) emateko emakidaren aurreproiektua argitaratu du.

“Emakida berriak aldaketa garrantzitsuak planteatzen ditu Hondarribiko autobus-lineatan. Aurreproiektua jendaurreko tramitean dago, eta, beraz, herritarrek egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzakete zuzenean Gipuzkoako Foru Aldundian.

Horren arira, Hondarribiko Udala osatzen dugun alderdiok gaia elkarrekin aztertu dugu eta alegazioak aurkeztu ditugu, uste baitugu hor planteatzen diren aldaketek ez dutela inolako abantailarik suposatzen hondarribiarrentzat” esan du Juan Luis Silanes Ingurumen zinegotziak.

Alegazioak aurkezteko epea uztailaren 1ean itxiko da, aurreproiektua ekainaren 1ean publikatu baitzen.