Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Gaurkotasuna
Atzealdea Udalbatzak gehiengoz onartu zuen HAPOarekin loturiko beste epai bati kasazio-errekurtsoa aurkeztea

Urriko osoko bilkura telematikoak gehiengoz onartu du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren 421/2020 epaiaren aurka kasazio-errekurtsoa jartzeko proposamena, Jaizkibel SAk Udalaren Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren aurka jarritako errekurtsoari lotuta.
Ia ordubeteko bilkuraren ostean, EAJren aldeko bozkekin onartu da (9), eta ABOTSANITZ (4), PSE-EE (2) eta EH BILDUren (2) aurkako bozkekin.
Txomin Sagarzazu Alkateak azaldu duenez, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak, aurrekoen antzera, Jaizkibel SAren errekurtsoa onartu du, "aurkeztu ez diren telekomunikazio eta balio agrologikoko txostenak kontuan hartuta. Gobernu Taldeak argi dauka, eta joan den uztailaren 23ko Osoko Bilkuran onartu genuen, alde batetik, plan orokor berri bat izapidetzen hastea eta, bestetik, kasazio-errekurtsoa jartzea Auzitegi Gorenari, eta hori da oraingoa dakarkiguna Plenora".
ABOTSANITZetik nabarmendu dutenez, "irtenbiderik ez duen bidea da, eta herritarrek merezi dute jakitea zenbateko kostua izango duen hiriarentzat, bai ekonomikoki, bai irudiari dagokionez".
PSE-EEren aldetik, "plan orokor berria lehenbailehen martxan jartzearen alde" egin da. “Ziurgabetasun juridikoak ez dio inori mesede egiten".
EH BILDUk galdetu du "zertarako aurkezten den helegite bat plan berri bat egitea erabaki bada. Arazo larri baten aurrean gaude eta prozesua luzea eta garestia da. Badirudi Gobernu Taldea ukatzaile bihurtu dela".