Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Udalbatzak ahobatez onartu zuen datozen lau urteetako Udalaren antolaketa

2023-07-07
Ordu bete eskaseko iraupena izan zuen atzoko Ezohiko Osoko Bilkurak aho batez onetsi zituen Gai Zerrendako puntu guztiak. Ohiko Osoko Bilkurak hilero bat egitea erabaki zen, uztaila eta abuztua libre geratuz, aurten izan ezik, eta Udalaren antolaketa berria batzordeei dagokienez.

Ordu bete eskaseko iraupena izan zuen atzoko Ezohiko Osoko Bilkurak aho batez onetsi zituen Gai Zerrendako puntu guztiak. Ohiko Osoko Bilkurak hilero bat egitea erabaki zen, uztaila eta abuztua libre geratuz, aurten izan ezik, eta Udalaren antolaketa berria batzordeei dagokienez.

Horrela, Udal Kudeaketako batzorde bat egongo da, Igor Enparan alkatea buru duena, eta bertan idazkaritzarekin, kontu-hartzailetzarekin edo udaltzaingoarekin lotutako gaiak sartuko dira, adibidez. Kontuen Batzorde Berezia ere Alkateak zuzenduko du.

Beste batzorde bat Hiri eta Lurralde Antolamendua izango da, Estitxu Urtizbereak gidatuta, eta gai nagusiak mugikortasuna, etxebizitza, jarduera ekonomikoak, obrak (Udal Brigada), irisgarritasuna, urbanizazioa edo jabari publikoa izango ditu, adibidez.

Hirugarren batzorde bat, Lupe Queiruga buru duena, Osasuna Bermatzekoa izango da, Hezkuntza, Gazteria, Prebentzio Komunitarioa eta Zahartze Aktiboa bezalako gaiekin. Kirolak edo kirol-instalazioak izango direlarik kudeatuko diren gai nagusienak.

Nortasuna Sendotzeko Batzordeak, Ortzi Alonso buru duela, Kultura, Artxiboa, Liburutegia, Euskara eta Euskaltegia, Ondarea eta Ingurumena gidatuko ditu.

Azken batzorde bat kohesio sozialarena izango da, Josu Peña buru dela, eta bertan Gizarte Zerbitzuak bezalako gaiak jorratuko dira: oinarrizko zerbitzuak, bizikidetza eta hurbiltasuna, adibidez.

Aho batez onartu zen, halaber, Udalbatzaren ordezkariak izendatzeko proposamena, Udala ordezkatuta dagoen kide anitzeko hainbat organotan eta erakundetan. Besteak beste, ABOTSANITZek bi ordezkari izango ditu Txingudiko Zerbitzu Batzarrean, EAJren, PSE-EEren eta EH BILDUren ordezkari bana. Bidasoa Activan ABOTSANITZeko, EAJko eta EH BILDUko ordezkari bana izango da, eta Mugaz Gaindiko Partzuergoan, berriz, ABOTSANITZeko, EAJko eta PSE-EEko ordezkariak.

Bertaratutakoek aho batez onartu zuten, halaber, udalbatzako kideei ordainsariak, bertaratzeak eta kalte-ordainak emateko proposamena. Bertan, Igor Enparan alkateak 58.866 €-ko ordainsaria jasoko du (% 20ko murrizketarekin), lehen alkateorde Estitxu Urtizbereak 53.017, eta gainerako alkateordeek 43.017 €-koa. Oposizioko taldeetako bozeramaileek ere diru-izendapena izango dute, 38.715 EAJk (Gonzalo Carrion) eta 19.357 PSE-EEk eta EH BILDUk (Noemi Odriozola eta Garoa Lekuona).

Orain arte bezala, alderdi bakoitzak 1000 euro jasoko ditu hilean, eta 600 euro zinegotzi bakoitzeko. Osoko bilkurara joateagatik, dieta 100 eurokoa izango da, eta 40 eurokoa batzorde bakoitzeko.

"Hartuko ditugun erabakietan guztiok parte hartzea nahi dugu, guztion inplikazio aktiboa nahi dugu, horregatik uste dugu beharrezkoa dela oposizioko alderdi guztiei diru kopuru bat esleitzea" nabarmendu zuen Igor Enparan alkateak.