Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Gaurkotasunaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Udalaren adierazpen instituzionala emakume bati egindako eraso sexista gaitzesteko

Joan den larunbatetik iganderako gauean, emakume bati eraso sexista bat egin zitzaion bere etxebizitzaren atarian.

2023·05·22

Joan den larunbatetik iganderako gauean, emakume bati eraso sexista bat egin zitzaion bere etxebizitzaren atarian.

Hondarribiko Udalak bere babesa eta gertutasuna helarazi nahi dizkio emakumeari, eta gure hiriko bizikidetza hausten duen edozein indarkeriazko ekintza gaitzetsi eta arbuiatzen du. Era berean, gure gizartean desagerrarazi behar ditugun jarrerak inork justifika ez ditzan edo garrantzia kendu diezaion denok lanean jarraitu behar dugula uste du.

Hondarribiko Udalak espazio seguruak hobetzen jarraitzeko konpromisoa hartzen du, erasorik gabeko hiri batean pertsona guztiak aske eta errespetatuta senti daitezen.

Aurrekoa kontuan hartuta, Hondarribiko herritarrei dei egiten diegu gaur eraso honen aurka agertzeko, Udalak, maiatzak 22, astelehena, arratsaldeko 7etan Martxoak 8 plazan deitutako elkarretaratzera joanda.

Hondarribiko EAJ-PNV, ABOTSANITZ, PSE-EE eta EH BILDU udal taldeak