Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Gaurkotasuna
Atzealdea Udalak txirrindak garbitzeko gune bat jarri du Amute auzoan
Udalak txirrindak garbitzeko gune bat kokatu berri du. Hala eman du aditzera Estitxu Urtizbereak, Udaleko Mugikortasun zinegotziak.
“Gaurtik erabilgarri dago Amute auzoan, justu komun publikoaren ondoan, Udalak egokitu berri duen txirrindak garbitzeko gunea. Guretzat hirian zehar mugitzeko txirrindaren aldeko apustua ezinbestekoa da, eta horren adibide argia da ekimen hau. Aurrekontua 5.165,49 eurokoa da.
Gogoratu nahi nuke ere Udalak Bidasoa Ibilbidean eta Foru kalean txirrindak konpontzeko bi gune jarri zituela duela hiru urte, txirrindulariek asko erabiltzen dituztenak.
Txirrindaren zaleek orain gune hau erabili ahal izango dute, eta hala, ahal den neurrian hirian zehar txirrindaren erabilpena areagotzea da bilatzen dugun helburu nagusiena, mugikortasun jasangarriago baten bidean” amaitu du Urtizberea zinegotziak.