Gaurkotasuna
Gaurkotasunaren xehetasuna
Udalak Saindua Gaztelekua handitu eta birgaitzeko lizitazioa deitu du
2022·11·21
Hondarribiko Udalak Saindua Gaztelekua birgaitu eta handitzeko lanak arautuko dituen lehiaketarako deialdia argitaratu du. Horrela adierazi du María Serranok, Udaleko Gazteria zinegotziak.
“Prozesua oso luzea izan da, bidean sortu diren zailtasunak direla eta. Eraikinak arazoak zituen estalki azpiko solairuaren egituran, eta udal teknikariek xehetasunez aztertu dute eraikina. Ondoren erabaki dute eraikina birgaitu eta handitzeko lanak lehiaketara ateratzea, 826.044,08 eurotan.
Asko aldatu da lehiaketa berrian egin nahi duguna, hasiera batean aurreikusia genuen Saindua Gaztelekua hobetzeko proiektuaren aldean. Helburua Hondarribiko gazteentzako zerbitzu guztiak, Gazte Informazio Bulegoa barne, Saindua Gaztelekua berri moderno batean zentralizatzea da. Horrela kalitatezko zerbitzu integral bat eskainiko dugu, eta gazte hondarribiarrentzako erreferentea izatea lortuko dugu”, adierazi du María Serrano zinegotziak.
Orain enpresa interesdunak lehiaketa publikora aurkezteko epe bat irekiko da, azaroaren 29a arte. Lana enpresa hautatutako enpresari esleitzen zaionean, 10 hilabeteko epea irekiko da gauzatzeko” amaitu du esanez Serranok.