Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Udalak positiboki baloratzen du Hondarribia eta Donostia lotzen dituen autobusa Jaitzubian geratzea

2022-12-20
Hondarribiko Udalak positiboki baloratzen ditu bihar abenduaren 21etik zenbait autobus zerbitzutan egongo diren aldaketak, hain zuzen ere, E20, E21, E23, E26 eta E28 zerbitzuetan. Hala eman du aditzera Juan Luis Silanesek, Ingurumen zinegotziak.

Hondarribiko Udalak positiboki baloratzen ditu bihar abenduaren 21etik zenbait autobus zerbitzutan egongo diren aldaketak, hain zuzen ere, E20, E21, E23, E26 eta E28 zerbitzuetan. Hala eman du aditzera Juan Luis Silanesek, Ingurumen zinegotziak.

“E21  lineari dagokionez, Udalak aspalditik Aldundian eskatu duen bezala, autobusa GI-636 GEBARALARRE geltokian geldituko da, Jaitzubia auzoari eta Bidasoko Ospitaleari mesede egingo diolarik, besteak beste. Askotan egin dugu eskaria Udaletik, Mugikortasun Mahaian landu da behin baino gehiagotan, eta erabiltzaileek hala eskatu izan digute. Pozik gaude beraz hartu den erabakiarekin.

Gainontzeko aldaketek, batez ere, Donostia erdialdeko ibilbidean izango dute eragina, E23 eta E28 lineek ez baitute Donostia erdialdetik zirkulatuko. Sartu beti bezala sartuko dira Donostian, baina Zumalakarregi kaleko 9an (Antiguoko sarrerako biribilgunean) noranzkoa aldatuko dute helmugara itzultzeko.

Hortaz gain, E20 eta E26 lineak Donostia lotzen dute Hondarribiarekin eta Irunekin N-I errepidetik, eta 18:00etatik aurrera bi lineek bat egingo dute, asteburuetan E27 linearekin gertatzen den moduan” zehaztu du Silanesek.