Gaurkotasuna
Gaurkotasunaren xehetasuna
Udalak oso positibotzat jo du Hondarribiko etorkizuneko Kanpuserako lurrak erosteko prozesua hasi izana
2023·05·25
Udalak balorazio ‘oso positiboa’ egin du Euskadiko Parke Teknologikoek Hondarribiko Kanpusa izango den lurrak Gipuzkoako Foru Aldundiari erosteko prozesua hasi dutelaren berriaren inguruan.
Txomin Sagarzazu alkateak adierazi duenez, “gogoratu nahi dut maiatzaren 11n Plenoan Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren hasierako onespenaren ondoren, jarraian erabakia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean publikatu dena, etorkizuneko Hondarribiarentzat estrategikoa den proiektu hau urrats garrantzitsuak ematen ari dela.
Gobernu Taldetik HAPOren haserako onarpena orain egitea erantzunkizunez jokatzea zela esan genuen, eta uste dugu ezagutu dugun berri honek arrazoia ematen digula.
Nabarmendu nahi nuke erakundeen arteko lankidetza oso egokia izaten ari dela eta fruituak ematen ari dela. Erakunde desberdinetako teknikarien arteko etengabeko lana goraipatu nahi nuke funtsezkoa den proiektu hau abian jartzeko” amaitu du Sagarzazu Alkateak.