Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Udalak lau agente zibiko kontratatu ditu udal ordenantzen inguruan informatzeko

2019-11-12
Hondarribiko Udalak lau agente zibiko kontratatu ditu Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko enplegua sustatzeko toki ekintzetarako laguntza deialdiaren babesean.

Hondarribiko Udalak lau agente zibiko kontratatu ditu Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko enplegua sustatzeko toki ekintzetarako laguntza deialdiaren babesean. Maria Serrano Hiritarren Arretarako zinegotzia beraiekin batzartu berri da Udaltzaingoaren bulegoetan.

“Lau agenteak Udalak abian dauzkan ordenantza desberdinen inguruan kontrol eta jakinarazpen lanetan dabiltza” dio Serranok. “Gehienbat, hri bizikidetzari, ondasun publikoak errespetatzeari eta eremu publikoaren garbiketa, okupazioa eta erabilera arautzeari buruzko ordenantza azaltzen ari dira, baita animaliak edukitzea eta babestea arautzen dituen ordenantza ere”.

“Alde batetik, gogoratu nahi dugu nahitaezkoa dela animaliak lotuta eramatea eremu publikoetan, baita bere bere kakak jasotzea ere. Bestalde, agenteek zaborrak nola eta ze ordutegitan utzi behar diren azaltzen dute ere” gogoratu du Serranok.

“Argi utzi nahi dut bere funtzioa ez dela zigortzailea, eta bai hiritarrari informazioa lehen eskutik ematea, baita ordenantzak betetzeko obligazioa ere. Denon artean gure herria erosoagoa eta garbiagoa edukitzea izan behar du denon helburua”.

Oraingo lau langileen sei hilabeteetako kontratua amaituta, beste lau agente kontratatuko ditu Udalak sei hilabeteko eperako.