Gaurkotasuna
Gaurkotasunaren xehetasuna
Udalak Jaietarako segurtasun dispositibo berezia jarri du abian
2022·09·05
Pandemia aldi honen ondoren gehien espero den jaietako bat hasteko ordu gutxi falta direla, Segurtasuneko zinegotzia eta lehen alkateordea den Juan Mari Altuna jaunak Hondarribiko Udaltzaingoak jai-egun hauetan bizilagunen segurtasuna zaintzeko hartuko dituen neurriak aurkeztu ditu, denontzako jai-jarduera seguruak eta egokiak eskaintzeko.
“Hondarribiarentzat datozen egunak urte osoko nortasun adierazpen argi eta bizienetako bat dira. Hori dela eta Udalak bat egiten du ordezkatzen dituten herritarrekin, eta gozamena eta alaitasuna bizikidetzarekin eta errespetuarekin bateragarri egiten dituen segurtasun esparru bat eskaintzen du.”
“Udalak eta Udaltzaingoak Ertzaintzarekin eta Larrialdi Zerbitzuekin koordinatuta jaietarako dispositibo bat diseinatu dute, pertsona pilaketa handieneko uneetan arreta berezia emateko, agente eta unitate uniformatuak nahiz kalez jantziak lan egingo dutelarik.”
“Gure helburua da guztiok 2022ko jai ezin hobeekin gozatu ahal izatea; hartarako behar-egoera edo larrialdi kasuan jarduteko aldez aurretik prestatutako protokolo edo dispositiboak ditugu”, adierazi du Juan Mari Altunak.
Hondarribia Eremu Segurua
Prestatutako dispositiboak dituen puntu nagusietako batek sexu indarkeria prebenitzeko mekanismoak sendotzen ditu. Beraz, egia bada ere ez dela arrisku eza existitzen, diseinatutako segurtasun dispositiboa indartu egiten da Hondarribia Eremu Segurua kanpainarekin.
“Gogorarazi nahi dut ‘Hondarribia Eremu Segurua’ hondarribiarrek parte hartzen duten kanpaina dela, eta kanpainari komertzio, ostalaritza establezimendu eta bestelako negozioak atxiki zaizkiola; hala, guztiak behar egoeran dauden emakumeentzako leku seguruen sare bat bihurtzen dira.
Prestakuntza jardunaldi bat egin da txosnen arduradunekin, sexu erasoaldiren bat jasotako emakumeren bat joanez gero esku-hartzeko protokoloa nola aplikatu azaltzeko.
Ildo horretatik, Juan Mari Altuna segurtasun zinegotziak eskertu eta bereziki aintzatetsi nahi izan die ‘Hondarribia eremu segurua’ kanpainari atxikitako establezimendu guztiei hartutako konpromisoa, izan ere “horren bidez behar egoeran dauden emakumeei segurtasuna indartzeko gure ahalegina egiten dugu”.
Erasoaldiren bat jasanez gero larrialdi, Udaltzaingoaren eta Arreta telefonoak.
“Hiriko hainbat gunetan larrialdi telefonoak azaltzen dituzten informazio panelak ezarri dira, emakumeren bat sexu eraso baten biktima bada edo horren susmoa badu jakinarazteko. Gainera, herritarrek haien telefono mugikorrean 112 SOS DEIAK aplikazioa instalatzeko aukera eskaintzen da, behar-egoera gertatuz gero (lapurreta, istripua, osasun larrialdia edo erasoaldia) jakinarazteko eta segurtasun eta larrialdi zerbitzuekin koordinatzeko” nabarmendu zuen zinegotziak.
Beste alde batetik, Txomin Sagarzazu Alkateak zera gogorarazi zuen: “Sexu indarkeria gizartean dagoen gaitz bat da; urte osoan dago, baina agian gehiago azaltzen da herri eta hirietako jai giroetan”.
“Udalak uda hasieran topaketa bat egin zuen Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean Udal guztiek sexu erasoen aurrean dugun jarrera azaltzeko, eta egoera hori amaitzen saiatzeko dispositibo hau garatu du”, esan zuen Txomin Sagarzazu Alkateak.
“Ez ahal dugu larrialdi dispositibo bakar baten beharrik izango, baina gertatuz gero, Udaltzaingoa ahal den prestatuen egongo da agertzen diren eta arriskuan dauden pertsonen osotasunerako mehatxua diren egoerei aurre egiteko”, amaitu du esanez Juan Mari Altuna Hiritarren Segurtasun zinegotziak.
Altunak ez du bere jarduna amaitu nahi izan Udaltzaingoaren lana nabarmendu gabe: “Beraien lana eskertu nahi dut, are gehiago Udaltzaingoak guztia ezbeharrik gabe igaro dadin ahaleginak bikoizten dituen egun hauetan. Baina era berean herritar guztiei jaiak bakean, errespetuz eta bizikidetzan igarotzeko duten gizalegezko jokaera eta lankidetza eskertu nahi dizkiet”.