Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Udalak Hondarribiko egoitzetako erabiltzaileei zuzenduta triziklo bat erosi du

2023-05-16
Udalak San Gabriel eta CASER Betharrameko egoiliarrak paseatzeko erabiliko den ‘Nagusikleta’ deituko den triziklo bat erosi berri du. Hala eman du aditzera Gotzone Larrartek, Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak.

Udalak San Gabriel eta CASER Betharrameko egoiliarrak paseatzeko erabiliko den ‘Nagusikleta’ deituko den triziklo bat erosi berri du. Hala eman du aditzera Gotzone Larrartek, Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak.

“Balazta Elkartea eta Nagusilan Elkartearen lankidetza eskertu nahi dut lehenik eta behin. Elkarrekin lanean ari dira eta Udalera proposamen bat egin ziguten, eta Udaletik trizikloa erosi egin dugu, eta beraien eskuetan utzi dugu, jadanik esperientzia badute eta ziur erabiltzaileek eskertu egingo dutela.

“Inoiz horrelako ibilaldiren bat egin izan da maileguan utzitako trizikloekin, eta, izan zuten arrakasta handia ikusita, gure herritarrentzat triziklo propio bat izatea interesgarritzat jo dugu Udaletik.

“Trizikloa elektrikoa da, eta bi pertsona eramateko gaitasuna dauka. Nahitaez bolondresak beharrezkoak dira trizikloa eramateko, eta hor ezinbestekoa da Udalarentzat Nagusilan eta Balaztaren lana” amaitu du Larrartek.