Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Gaurkotasuna
Atzealdea Udalak HAPOren behin-behineko onarpena azaltzeko bilera informatiboak egingo ditu
Udalak bilera informatiboak egingo ditu herritarrekin ekainaren 19an onartu zen Herri Antolamendurako Plan Orokorraren (HAPO) behin-behineko onarpenaren inguruan informazioa eskaintzeko asmoz. Hitzorduan Itsas Etxea Auditoriumean izango dira, uztailaren 9an 18:00tan eta hurrengo egunean, hilaren 10ean goizeko 11:00tan.
“Gure nahia da herritarrei azaltzea nola gelditu den HAPOren behin-behineko onarpeneko dokumentua, 2023ko maiatzean onartutako hasierako dokumentuarekiko aldaketak azalduko dira” esan du Estitxu Urtizberea Lehen Alkateordeak eta Hirigintzako zinegotziak.
“Azalpena laguntzeko marketa fisiko bat izango dugu, baita hiru dimentsiotan egindako bideo bat ere. Gainera aurkezpena Udal arkitekta, aholkulari eta planean lana egin duen lan taldearen eskutik egingo da.
Ezinbestekoa izango da izena ematea bilera informatiboetan parte hartzeko, honako helbidean: https://www.hondarribia.eus/eu/hapoaren-inguruko-informazio-tailerrak