Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Udalak eta Senatuko EH BILDUk hondartzako guneen egoeraren inguruan bilera urgentea eskatu diote Estatuko Gobernuari

2024-07-23
Gaur Hondarribiko udal gobernua eta EHBilduren Madrilgo ordezkarien arteko bilera izan da Hondarribian historikoa den hondartzaren inguruko arazoa eta azken ordukoa, bertatik bertara ezagutzeko eta Madrilen bultza daitezkeen bideak adosteko. Horren berri eman da aditzera Hondartza Kiroldegiaren inguruan eman den prentsaurrekoan. Han izan dira Idurre Bideguren EH BILDUko senataria, Igor Enparan Alkatea, baita Estitxu Urtizberea eta Garoa Lekuona lehen bi alkateordeak ere.

Gaur Hondarribiko udal gobernua eta EHBilduren Madrilgo ordezkarien arteko bilera izan da Hondarribian  historikoa den hondartzaren inguruko arazoa eta azken ordukoa, bertatik bertara ezagutzeko eta Madrilen bultza daitezkeen bideak adosteko. Horren berri eman da aditzera Hondartza Kiroldegiaren inguruan eman den prentsaurrekoan. Han izan dira Idurre Bideguren EH BILDUko senataria, Igor Enparan Alkatea, baita Estitxu Urtizberea eta Garoa Lekuona lehen bi alkateordeak ere.

50 eta 60 hamarkadetan hainbat obra bideratu ziren gune honetan batez ere, Bidasoa ibaiaren bokalea kanalizatzeko asmoz. Obra horien ondorioz, itsasoari tokia jan zitzaion eta era berean, kostaldearen morfologia erabat aldatu zen. Alegia, gaur egun ekidi ezina da itsas lehorreko jabari publikoaren desnaturalizazioa eta beraz, ulertzen dugu ez duela zentzurik esparru hauek itsas lehorreko jabari publiko izaera izatea eta beraz, Teresa Ribera buru duen Trantsizio ekologikoaren eta Erronka Demografikoaren Ministeritzaren menpeko izatea” esan du Idurre Bidegurenek.

Herritarrentzako zerbitzu ezberdinak dauden gunea da batez ere, udal kirol ekipamentuak daude. Orainarte, 1980an, 1995 eta 2004an lortutako emakiden bitartez kudeatu izan ditu udalak gune hauek. Baina gaur egun emakida horietariko bi iraungita daude eta hirugarrena 2025eko otsailean iraungiko da. Beraz, gune hauek ez daude egoera administratibo egokian eta udalak edozein gauza planteatzerakoan gune hauetan eragozpenak izaten ditu. 

Gauzak horrela 2023ko maiatzean Hondarribiko Udalak aho batez onartu zuen (Abotsanitz, EH BILDU, EAJ eta PSE-EE) Trantsizio ekologikoaren eta Erronka Demografikoaren Ministeritzari eskaera bat luzatzea. Eskaera honetan, kostaldeei buruzko legeak agintzen duen moduan, itsas lehorreko jabari publikoa babesteko edo erabiltzeko ez direla beharrezkoak eremu hauek adierazten zen eta beraz, jabari publiko horiek jaregitea, desafektatzea eta Hondarribiko Udalari doan lagatzea eskatzen zen. Urte bete baino gehiago pasatu da baina eskaera honek ez du erantzunik izan. 

Era berean, udal gobernuak Komunikabideen bitartez jakin zuen EAJk Pedro Sanchez presidente izendatzeko akordioaren barne, kirol ekipamenduen lurrak udalari dohainik ematea adostu zuela. Baina lurralde ordezkaritzak esan die ez dagoela akordio horri lotutako lanketarik martxan. 2010etik hona akordio ezberdinen elkartrukerako txanpona izan da gai hau baina errealitatea da 14 urte eta gero egoera berberean gaudela. Era berean, uste dugu ez dela kasualitatea akordio hau hain justu prentsaurreko honen aurreko egunean errebindikatzea.

Lehen pausu bezala, Ministeritzari lehenbailehen Udala eta Ministeritzaren arteko bilera bat deitu dezala eskatzen diogu. Gaia argitu, espedientearen egoera ikusi, epeetaz hitzegin, Udalaren premiak entzun… Herritarrengandik hurbilen dauden erakundeak izanik, ezinbestekoa da tokiko gobernuak entzutea. Eta bestalde, Hondarribiko herritar guztiek jakin dezatela, orainarteko zerbitzuak mantentzeko eta hobetzeko, gure esku dagoen guztia egingo dugula gai hau argitze aldera.

Ezinbestekoa Hondarribiarentzat

Igor Enparan Alkateak eskerrak eman dizkio “gurekin lankidetzan aritzeagatik Hondarribia eta hondarribiarrentzat hain garrantzitsua den gai honetan. Lagapena abian ez egoteak esan nahi du ezin ditugula inbertsioak egin, hiritarrentzat ezinbesteko zerbitzuak direla kontutan izanik.

2023an akordioa egon zen Udalean, baina ez dugu fruiturik ikusten, eta guretzat aurrera egitea urgentea da. Guk elkarrizketa eta Informazio eskaerak egin ditugu eta ez digute erantzuten. Horregatik EH BILDUrekin Madrilen elkarlan bat egiten hasi ginen, testuingurua zein den azaltzeko eta gure helburuetan lagunduko digutelako.

HAPOa izapidetzeko lanetan gaude, eta 80.000 m2ko eremu hau ezinbestekoa da, eta hirigintza arlotik era egokian joateko berebiziko garrantzia du Hondarriarentzat lagapena burutzea.

Azkenik aipatu nahi nuke azken egunean eta prentsa bidez zenbait mugimendu politiko jakin izan ditugula. Ez da kasualitatea EAJk galdera sorta bat egitea Ministeritzan gai honen inguruan jakinda gaurko prentsaurrekoa genuela deituta. Iruditzen zaigu Hondarribiko Udala erakunde gisa kontutan hartu behar dela lanketa honetan, eta gu horretarako prest gaude. Eremu guzti hauek egonkortu eta eguneratzeko beharra daukagu, ezingo diegu hondarribiarrei eman zerbitzu elemental hauek erarik onenean. Hala, behar diren ate guztiak joko ditugu aurrera egiteko, Hondarribiak merezi duelako”.