Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Udalak Estelada zintzilikatu du balkoian Kataluniarekin solidaritate moduan

2019-10-18
EH BILDUren ekimenez eta EAJ zein ABOTSANITZen adostasunarekin, Hondarribiko Udalak Estelada zintzilikatu du Udaletxeko balkoian gaur goizean. Ekimena PSE-EEren akordiorik gabe onartu da.

EH BILDUren ekimenez eta EAJ zein ABOTSANITZen adostasunarekin, Hondarribiko Udalak Estelada zintzilikatu du Udaletxeko balkoian gaur goizean. Ekimena PSE-EEren akordiorik gabe onartu da.

Hala, Udalak bere egiten du EH Bildu eta EAJren bozkekin asteazkenean Batzar Nagusietan aurrera atera zen adierazpena.

Testoan, Kataluniako prozesuaren sententziaren inguruan “Estatuko boterei eskatzen zaie Kataluniako preso politikoak berehala kaleratzea, eta era berean, exiliatu politikoei irekitako prozesu judizialak bertan behera uztea”.

Urriak 1eko erreferenduma “legeko tresna demokratikoa” dela kontsideratzen da testoan, “Kataluniari eta Euskal Herriari, bere etorkizunaz erabakitzea tokatzen zaiela” adieraziz.