Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Udalak eskatuta, Poliziaren Kontrol eta Gardentasun Batzordeak Babacar Welle herritarraren heriotzaren inguruko ikerketa sakon eta independentea egingo du

2026-10-02
Batzordeak eskaera onartu eta kasua aztertzea erabaki du.

Babacar Welle herritarraren heriotzaren inguruko gertakariak zorroztasunez, gardentasunez eta berme guztiekin argitzeko, bide judizialaz gain, Hondarribiko Udalak Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Kontrol eta Gardentasun Batzordeari ikerketa sakon eta independentea egiteko eskatu zion.

Batzordeak eskaera onartu eta kasua aztertzea erabaki du. Horretarako, beharrezkoa den informazioa eta dokumentazioa helaraziko dio Udalak.

Hondarribiko Udalak nabarmendu duenez, Batzordeak egingo duen ikerketak gertatutakoa ahalik eta osotasun eta objektibotasun handienarekin argitzen lagunduko du, eta abian den ikerketa judizialaren osagarri izango da.

Udalak, halaber, bere esku dagoen lankidetza guztia eskaintzeko konpromisoa berretsi du, gertatutakoaren inguruko egia ahalik eta objektibotasun, gardentasun eta berme handienekin argitzen laguntzeko.