Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Udalak eraginik gabe utzi du Zaldunborda Gainako Plan Partzialaren hasierako onespena

2019-12-17
Hondarribiko Udalak 2019ko ekainaren 26ko 1134 Alkatetzako Dekretuan ezarritako ebazpenak eraginik gabe utzi ditu, enpresa sustatzaileak Zaldunborda Gaina eremurako Plan Partzialaren gabezien zuzenketak ez betetzeagatik.

“Udal Zerbitzu Teknikoen 431/2019 txostenean esaten da, beste gauza batzuen artean, aurkeztutako Plan Partzialak ez duela uzten Plan Orokorrak ematen duen eraikigarritasunaren betetze maila ikusten, eta ez duela eremuaren antolamentu urbanistikoa nolakoa izango den zehazten” esan du Txomin Sagarzazu Alkateak.

“Orain irekitzen diren aukerak, interesdunak erresoluzio hau inpugnatzea edota Plan Partzial berria aurkeztea dira”.

“Hondarribiko Udala arauak bete eta berearazteko dago. Hasera batetik hori egin dugu Zaldunborda Gainako prozesu honetan, eta gainontzeko espediente administratiboetan bezala, dagokion enpresari hala eskatu egin zitzaion” amaitu du Sagarzazuk.