Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Udalak enpresen ekintzailetza eta lehiakortasuna hobetzeko dirulaguntzak deitu ditu

2022-10-26
Bi lerro desberdin daude eta denetara 120.000 euro dira

Hondarribiko Udalak ekintzailetzaren sustapena, eta merkataritza zein zerbitzuen modernizazioa indartzeko dirulaguntzen deialdia burutu du. Hala eman du aditzera prentsaurrekoan Maria Serranok, Sustapen Ekonomiko, Merkataritza eta Turismo zinegotziak. Ekitaldian BAAJ Arquitectos enpresako Javier Sanz egon da ere, azken deialdian dirulaguntza jaso eta bere lokala egokitu baitzuten.

Pasa den astean oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren eta izena emateko aukera zabalik da www.hondarribia.eus gunean, azaroak 21 arte.

Dirulaguntzen xehetasunak Maria Serrano zinegotziak eman ditu. “Ekimenak bi helburu dauzka: batetik, ekintzailetza proiektuei sostengua ematea, eta bestetik, bertako merkataritzari bere lehiakortasuna hobetzeko laguntza eskaintzea. 2021ean beren lokaletan hobekuntzak egin zituztenentzat dira laguntza hauek”.

Gainera Alde Zaharrean dauden ekintzailetza proiektuek salbuespen bat izango dute. Udalaren helburua gune historikoari bultzada ematea da eta hala, ekintzailetzako laguntzak handiagoak izango dira kasu honetan. “Oso jakitun gara krisi egoera nolakoa den. Dirulaguntza hauek bizi garen egoerarekin lotuta daude eta ez dira lehenak, ezta azkenak izango ere” zehaztu du Serranok.

120.000 euro denetara

“2020 eta 2021ean ere atera genituen laguntza hauek. Aurten kopurua igo egin dugu eta 120.000 eurokoa izango da, dirulaguntzen lehen lerroari 55.000 euro bideratuko zaizkiolarik eta bigarrenari 65.000. Aipatu nahi nuke ‘Ticket Bai’ delakoa jartzeko Udalak aurreikusia zuen kopurua hemen txertatu dugula, ahalik eta funtzionalagoa izan dadin. Aipatutako ‘Ticket Bai’-ren kontzeptuak modernizaziorako linearen barnean sar daitezke, hala dena deialdi berean sartu dugu”.

Javier Sanzek esan duenez, “dirulaguntza hauei esker iaz Bernat Etxepare kalean daukagun gure lokala egokitzeko aukera izan genuen. Oso interesgarria da erakundeek halako iniziatibak abian jartzea, bertoko enpresentzat laguntza onak dira eta”.