Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Udalak atsekabe handia adierazi nahi du Bidasoako uretan itota agertu den pertsona migratzailearen heriotzagatik

2022-06-18
Hendaiara Bidasoa ibaian barrena igerika pasatzen saiatu den Abderraman Bas migratzailearen gorpua gaur goizean Behobia ingurua agertu dela eta, Hondarribiko Udalak bere atsekabe handia adierazi nahi du eta doluminak eman nahi dizkie ingurukoei eta etxekoei.

Era berean, deitoratu egiten du gertakari lazgarri hau, azken hileotan hil den bederatzigarren pertsona pertsona migratzailea baita. Pertsona hauek bizi duten injustizia-egoeraren ondorioa baita, eta Hondarribiak, Bidasoaldeak, Gipuzkoak eta Euskadik bezala, pertsona zaurgarrienen beharrei erantzuten lagundu nahi diela adierazi nahi du. Gertaera dramatiko horrek migratzaileentzako korridore humanitario seguruak irekitzea eskatzen du.

Erakundeen arteko lankidetza eta koordinazioa, ahal bada, inoiz baino garrantzitsuagoa da, eta Hondarribiko Udalak laguntzen jarraituko du pertsona ahulenen beharrei erantzuteko.