Udala Ertzaintzarekin lanean ari da datozen jaietako segurtasuna indartzeko
Duela egun gutxi Udaletxean koordinazio-bilera bat egin zen Ertzaintzarekin, datozen Jai Nagusietako segurtasuna hizpide izan zelarik. Bertan parte hartu zuten Txomin Sagarzazu alkateak, Juan Mari Altuna Herritarren Segurtasunerako zinegotziak, María Serrano Herritarrekiko Harremanetarako zinegotziak, Patxi Aristizabal Udaltzaingoaren arduradunak eta Ertzaintzaren Zuzendaria Victoria Landa, Herritarren Babeserako Burua den Alfonso Garaikoetxea, eta Irungo Komisaldegiko Unitate Burua, Luis Angel Claverasek hain zuzen ere.
“Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren arteko koordinazioa oso ohikoa da urtean zehar, asteroko hitzorduekin, baina Hondarribiko jaietan zabalduko diren segurtasun-dispositiboen jarraipen berezia egin nahi izan dugu” esan du Txomin Sagarzazu Alkateak.
“Bi urtez festarik egin gabe egon ondoren, aurten, beste euskal udalerri batzuetan bezala, segurtasun-dispositibo berezi bat egongo da, herritarren segurtasuna zainduko duena, bereziki, jende gehien pilatzen den uneetan. Aurten dispositiboak areagotuko dira kaleak seguruagoak izan daitezen, batez ere gauetan.
Hondarribia eremu segurua
Aldi berean, “Hondarribiko Udala, azken asteotan, "Hondarribia eremu segurua" kanpainan lanean ari da. Bertan, besteak beste, hiriko establezimenduen laguntza bilatzen da, eraso sexistarik gabeko hiri seguru bat lortzeko. Kanpaina honen erantzuna oso arrakastatsua izaten ari da, eta datozen jaiei begira, gure ideia da kanpaina hau jai-gune guztietara zabaltzea.
Herritarren eta erakundeen konpromisoa inoiz baino garrantzitsuagoa da jaiak errespetuz eta normaltasunez egin ahal izateko” amaitu du Sagarzazuk.