Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu
Habiaratutako portletak
Gaurkotasuna
Atzealdea

Udala Aldundiko Mugikortasun zuzendariarekin bildu da autobus zerbitzu berriari aurkeztutako alegazioen inguruan

2022·08·19
Txomin Sagarzazu alkateak eta Juan Luis Silanes Ingurumeneko zinegotziak lan-bilera egin berri dute Ander Iturrirekin, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Garraio Publikoko zuzendari nagusiarekin.

Txomin Sagarzazu alkateak eta Juan Luis Silanes Ingurumeneko zinegotziak lan-bilera egin berri dute Ander Iturrirekin, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Garraio Publikoko zuzendari nagusiarekin, Hondarribiari dagokionez erabilera orokorreko bidaiarien hiriarteko garraio erregularra emateko aurreproiektuari buruz Udalak ekainaren amaieran aurkeztu zituen alegazioei buruz.

“Gogorarazi nahi dut ekainean Aldundiak aurreproiektu hori argitaratu zuela, eta hilabeteko epea ireki zela edozein pertsonak edo elkartek egoki iritzitako alegazioak aurkez zitzan. Hala, Hondarribiko Udala osatzen dugun alderdi politiko guztiok elkarrekin lan egin genuen, eta alegazioak aurkeztu genituen; izan ere, proposatzen diren aldaketek, kasu batzuetan, hondarribiarrei gaur egun eskaintzen zaizkien zerbitzuak murriztea dakarrela uste dugu” dio Sagarzazu Alkateak.

“Aurkeztu ditugun alegazioek Hondarribiko autobus-zerbitzua hobetzea dute helburu; zehazki, Hondarribia eta Donostia lotzen dituen E20, autopistatik egiten duen E21 autobusa, Hondarribia Eskualdeko ospitalearekin eta Txingudi merkataritza-gunearekin lotzen duen E22 eta Irungo erdigunera doan E25 zerbitzua.

“Gogorarazi nahi dut E21 dela Donostiarekin Hondarribitik zuzenean joateko garraiobide bakarra, eta maiztasuna ordu erdiz behin handitzeko beharra azpimarratu nahi dugula”, Juan Luis Silanes Mugikortasuneko zinegotziak aipatu duenez. “Horri dagokionez, eskaera ugari jaso ditugu Mugikortasun Mahaitik, elkarteetatik eta, oro har, herritarrengandik. Halaber, Bidasoako Ospitalean egunero gelditzeko eskatzen dugu, E21 edo beste baten bidez, baina autobusez aldatu beharrik gabe.

Donostia kalea edo Sokoa ingurua hartzen duen autobusaren ibilbideari eusteko beharra adierazi dugu era berean. Izan ere, Hondarribiko biztanleriaren herena bizi da inguru horretan, eta bi ikastetxe daude bertan, eta ezin dira zerbitzurik gabe utzi. Hori dela eta, ibilbide hori ez etetea eskatzen dugu, eta egungo E25arekin zerbitzua mantentzea 15 minuturo, eta ez soilik E27arekin, 30 minuturo egiten baitu” gehitu du Silanesek.

“Eskerrak eman nahi dizkiot Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Garraio Publikoko Departamentuko zuzendariari gure eskaerei erantzuterakoan izan duen jarrera onagatik. Bileran sintonia ona sumatu dugu, eta espero dugu gure alegazioei erantzutea” amaitu du Sagarzazu Alkateak.