Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Udal Liburutegiak Nazioarteko Liburuaren Eguna ospatuko du aste honetan

2021-04-19
“Apirilaren 23a Nazioarteko Liburu eguna ospatzen da. Hondarribiko liburutegian hilabete osoa eskaini diogu liburuari baina bi berezitasun eman diogu”, hala eman du aditzera Juan Luis Silanes, Kultura zinegotziak.

“Apirilaren 23a Nazioarteko Liburu eguna ospatzen da. Hondarribiko liburutegian hilabete osoa eskaini diogu liburuari baina bi berezitasun eman diogu”, hala eman du aditzera Juan Luis Silanes, Kultura zinegotziak.

Bi ildotatik helduko zaio:

Naturarekin elkar harremanduta: horretarako zuhaitzetatik ostoak sortzen diren moduan liburuetatik ideiak sortzen direla metafora erabili nahi izan dugu
Martin Ugalde: aurten 100 urte jaio zela ospatzeko bere garrantzia aspimarratu nahi izan dugu

Hiru ekitaldi berezi

Apirilaren 21ean, asteazkenean, 19:00etan pelikula emanaldia liburutegian, Zuloaga etxean. Pelikula La biblioteca de los libros rechazados (2019, Rémi Bezançon) izango da. Aforo dela eta izen ematea gomendatuta.


Apirilaren 23an, ostiralean, liburutegian, egun osoan zehar Martin Ugalderen testuen irakurketa. Horretarako Martin Ugalderen txokoa prestatu dugu eta bertan berak idatzitako liburuak eta berak bere etxean zituen liburuak jarri ditugu. Toki horretan guk aukeratutako Itzulera baten historia/Historia de un regreso liburuaren pasarteak irakurriko ditugu. Jendeak izena ematera  animatzen dugu. Eta etortzerik ez duenak eskatu ahal digu testua, guk eskaneatuta bidaliko dugu, beraiek grabazioa egin eta gero guk (iaz egin genuen bezala) montajea egingo dugu denok ikusi ahal izateko.


Apirilaren 24ean liburutegia kalera eramango dugu. Larunbatean, goizean, eguraldi ona eginez gero, San Pedro kalera eramango dugu liburutegia berriz, eta bertan maileguak, eskaerak, karnetak, nahi dena egiteko aukera emango dugu. Guzti hau osasun neurriak kontuan harturik.