Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Gaurkotasuna
Atzealdea Udako euskal ikastaroak Hondarribian izango dira ostiralean 1524-2024 Hondarribiko setioaren 500. Urteurrenaren harira
Ostirala honetan, Udako Euskal Ikastaroak Hondarribian izango dira Paradorean egingo den ikastaro batekin. ‘1524-2024 Hondarribiko setioa, 500 urte’ lelopean, Eneko Etxeberria Bereziartua da zuzendaria. Hondarribiko Udalak eta Udako Euskal Ikastaroek antolatutako ekimena da. 9:15etik 13:00ak arte izango da.
Helburua, oroimen historikoa berreskuratu eta iragana egongo erronkei erantzuteko irakasgai gisa erabiltzea da. Gertaera historikoak ezagutu, gertaeren ondorioak aztertu eta gaur egungo gizarteak dituen arazoei aurre egiteko tresna erabilgarri bilakatu.
Ongietorria eta aurkezpenaren ondoren, Aitor Pescador historialariak hitzaldia emango du “Hondarribia en la memoria de Navarra y los sucesos de 1524“ lelopean, baita Andoni Esparza heraldistak “Antecedentes a los sucesos de 1524: La batalla de Belate y los cañones del escudo de Gipuzkoa” gaiarekin. Ondoren, Iñaki Garrido historialariak beste hitzaldi bat eskainiko du, “La organización militar gipuzkoana frente a los hechos de 1522-1524” titulupean.
Amaitzeko, mahainguru bat egingo da Eneko Etxeberria Bereciartua moderatzailearekin, eta aipatutako hizlariekin. Jardunaldiaren itxiera ekitaldia Igor Enparan Alkateak burutuko du.
Gogoratu behar da aurten Hondarribiko Udaletik ‘Azken gaztelua, azken Portua. Hondarribia, Nafar erresuma 1524-2024’ proiektuaren barnean ekitaldi ugari egin direla. Erakusketa eta hitzaldiez gain, momenturik bereziena apirilaren 27an izan zen, Hondarribia eta Amaiurren senidetze ekitaldiarekin.
Informazio gehiago: www.uik.eus/eu/jarduera/1524-2024-hondarribiako-setioa-500-urteurrena