Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Gaurkotasunaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Uda Jolasen eta Uda Abenturan aurretiko izenematea martxoaren 27tik apirilaren 2ra izango da

Gazteria departamentuak antolatuta, uztailean Uda Jolas eta Uda Abentura programak burutuko dira. Bietarako aurretiko izena emateko epea datorren astean izango da. Hala eman du aditzera Maria Serranok, Gazteria zinegotziak.

2023·03·22

Gazteria departamentuak antolatuta, uztailean Uda Jolas eta Uda Abentura programak burutuko dira. Bietarako aurretiko izena emateko epea datorren astean izango da. Hala eman du aditzera Maria Serranok, Gazteria zinegotziak.

Izena emateko bi aukera egongo dira. On line egiteko aukera bada, www.hondarribia.eus gunean. Bestela, Gazteen Zerbitzuan, astelehenetik ostiralera 16:30etik 19.30era da eta larunbatetan 10:00etatik 13:00etara” amaitu du Serranok.

Uda Jolasen kasuan, helburua da jolaserako, dibertsiorako eta bizikidetzarako leku bat eskaintzea haurrei, beren gozamenerako eta autonomia pertsonala finkatzeko. 2012 eta 2018  bitartean jaiotako haurrak (5-11 urtekoak) eta Hondarribian bizi direnentzat zuzendutako ekimena da, euskaraz egiten da. Partehartzaileek bere taldekide zein monitoreekin euskaraz jarduteko gai izan behar dute.

izen-ematea egiterakoan Uda Jolasen parte hartu nahi duen umearen datu hauek emango dira: izena, bi abizenak, jaiotze data, helbide osoa, telefonoa eta ikastetxea. Anai-arreba bat baino gehiago izanez gero izen-ematea bakarka edo taldean egin liteke.

Uztailaren 3tik 28ra izango da, 220 neska-mutilek parte hartu ahal izango dute. Talaia Bordari L.H.I zentroan izango da (Baserritar Etorbidea, 51) eta kuota 80,00 eurokoa da lehen seme- alabarengatik eta 70,00 €  bigarrenetik aurrera.

Informazio osoa http://www.hondarribia.eus/eu/uda-jolas gunean

Uda Jolas 12 eta 14 urtekoentzat

Astelehenean irekiko da ere datorren uztailean egingo den Uda Abenturaren edizioan parte hartzeko aurretiko izenematea. Gazteria Sailak antolatuta, 2009, 2010 eta 2011 urteetan jaiotakoei (12, 13 eta 14 urtekoak) zuzenduta dago.

Maria Serrano Gazteria zinegotziak esan duenez, “programa euskaraz egingo da, eta parte-hartzaileek bere taldekide zein monitoreekin euskaraz jarduteko gai izan behar dute. Bi txanda egingo dira, uztailaren 3tik 13ra eta 17tik 28ra, bakoitzean 50 neska-mutilek parte hartuko dutelarik. Goiz eta arratsaldezko ordutegia izango du eta kuota 140 eurokoa izango da”.

Izena emateko bi aukera egongo dira. On line egiteko aukera bada, http://www.hondarribia.eus/eu/udabentura gunean.