Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Gaurkotasuna
Atzealdea Uda Jolas eta Uda Abenturan izena emateko epea datorren astelehenean zabalduko da

Gazteria departamentuak antolatuta, aurtengo uztailean Uda Jolas eta Uda Abenturan bueltan izango ditugu. Izenemateak apirilaren 4tik 10era egin beharko dira. Hala eman du aditzera prentsaurrekoan Maria Serranok, Gazteria zinegotziak.
“Berriz ere bueltan ditugu oso harrera ona izaten duten Uda Jolas eta Uda Abentura. Lehena 5 eta 11 urteko bitarteko haurrei zuzenduta dago, eta bigarrena 12 eta 14 urteko gazteei” dio Serranok.
“Aurten zenbait berritasun egongo dira, gehienbat Uda Jolas ekimenean. Hala, txanda bakarra egongo da, uztailaren 4tik 29ra. 2011 eta 2017 bitartean jaiotako haurrak (5-11 urtekoak) eta Hondarribian bizi direnentzat zuzendutako ekimena da, euskaraz egiten delarik. Partehartzaileek bere taldekide zein monitoreekin euskaraz jarduteko gai izan behar dute.
220 partehartzailerentzat tokia bada, eta ordutegia 9:30etik 13:30era izango da. Talaia Bordari L.H. zentroan izango da (Baserritar Etorbidea, 51) eta kuota 80,00 eurokoa da lehen seme- alabarengatik eta 70,00€ bigarrenetik aurrera.
Informazio gehiago: https://www.hondarribia.eus/eu/uda-jolas
Uda Abenturan bi txanda
“Apirilaren 4tik 10era irekiko da epea era beran Uda Abenturan izena emateko. Gazteria Sailak antolatuta, 2008, 2009 eta 2010 urteetan jaiotakoei (12, 13 eta 14 urtekoak) zuzenduta dago. Kasu honetan bi txanda egongo dira, uztailaren 1etik 14ra eta 15etik 29ra” gehitu du Serrano zinegotziak.
Bakoitzean 50 neska-mutilek parte hartu ahal izango dute. Goiz eta arratsaldezko ordutegia izango du eta kuota 140 eurokoa izango da.
Informazio gehiago: https://www.hondarribia.eus/eu/udabentura