Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Txomin Sagarzazu Alkatearen Bandoa Urtezaharra eta Urteberria dela eta

2022-12-27
Urtezahar eta Urteberri ospakizunak gainean ditugu, hain zuzen ere poza eta oroitzapenak bizi-bizirik ditugun garaian; dena dela, ez dugu egun horietan zuhurtasun askirekin jokatzen.

Urtezahar eta Urteberri ospakizunak gainean ditugu, hain zuzen ere poza eta oroitzapenak bizi-bizirik ditugun garaian; dena dela, ez dugu egun horietan zuhurtasun askirekin jokatzen.

Horri dagokionez, bereziki adierazi nahi dut erne ibili behar dela edari alkoholikoak edo gaitasun fisiko eta psikikoa aldatzen duten bestelako substantziak hartutakoan ibilgailurik ez gidatzeko, eta era berean petardoak edo bestelako material piroteknikorik ez erabiltzeko.

Izan ere gogoan izan behar dira aurreko urteetan hainbat herritan izandako gertakariak, eta soberan dago gogoratzea eraginak zeintzuk izan diren eta izan daitezkeen. Hondarribiar nahiz bisitari guztiei gogorarazi nahi diet jarduera horiek direla-eta badaudela araudiak, eta haien aplikazioari jarraiki, arau-hausleei isunak jarri ahal zaizkiela.

Dena dela, bando honen asmo nagusia ez da ohar hori egitea, baizik eta besteenganako errespetua eta zuhurtasuna sortzeko dei egitea, izan ere gertakari askotan kaltetuak suertatzen direnak ez dira beroriek eragin dituztenak, baizik eta hirugarren pertsonak, haiekin batere zerikusirik ez zutenak, eta beren ondasun eta bizitzak arriskuan ikusten dituztenak.

Urtezahar eta Urteberri zoriontsuak izan ditzazuela guztiok!