Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Txomin Sagarzazu Alkatea Valladolid-eko INTUR turismo azokan izan da

2019-11-25
Txomin Sagarzazu, Hondarribiko Alkate eta Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen presidentea Valladoliden izan da asteburuan, INTUR turismo azokan hain zuzen ere. Bertan, Sarea aurkeztu zuen, eta bere proiektu nagusienen azalpena eman zuen.

Txomin Sagarzazu, Hondarribiko Alkate eta Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen presidentea Valladoliden izan da asteburuan, INTUR turismo azokan hain zuzen ere. Bertan, Sarea aurkeztu zuen, eta bere proiektu nagusienen azalpena eman zuen.

“Barne turismoko azokarik garrantzitsuenetako bat da INTUR” esan du Sagarzazuk. Gaztela-Leoiko komunitatean burutzen da, eta bere standean izan gara gure Erdi Aroko Sareko kide baten gonbitea jaso ondoren, Salamankako Ciudad Rodrigo hain zuzen ere”.

“Erdi Aroko Sarea zer den azaldu genuen, oso egonkortuta dagoen erakunde bat, 2005ean sortu zena. Interesa piztu zuen eta antolatzen diren jardueren berri eman genuen. Elkarren artean bakoitzak dauzkan aberastasunen berri emateak dauzkan abantailak aipatu genituen” gehitu du Sagarzazuk.

Erdi Aroko Sareak antzeko ezaugarriak dauzkaten herriak elkartu egiten ditu, populazio aldetik antzekoak direna, ondare aldetik aberastasun handikoak, historia eta kultura handikoak, baita natura aldetik baliabide asko dituztenak.

Egun 11 kide ditu sareak, iaz sartu ziren Ciudad Rodrigo (Salamanka), Jerez de los Caballeros (Badajoz) eta Manzanares El Real (Madril) jaso ondoren.