Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Gaurkotasuna
Atzealdea Txomin Sagarzazu Alkatea Gotzone Sagardui Osasun Sailburuarekin bildu zen atzo Bidasoa Ospitaleko bloke kirurgikoaren hobekuntzen inguruan

Obrak egiten diren bitartean Bidasoa Ospitalean herritarrei eskaintzen zaien kirurgia-zerbitzua bertan eskaintzen jarraitzea oso garrantzitsua dela dio Alkateak
Txomin Sagarzazu Alkatea Gotzone Sagardui Osasun Sailburuarekin elkartu zen atzo arratsaldean Hondarribiko Udaletxean. Bidasoa Ospitaleko bloke kirurgikoa berritzeko eta modernizatzeko proiektuan hobekuntzak egitea aztertzea izan zen bileraren helburu nagusia. Sagarzazu eta Sagarduirekin batera Nestor Arana Osakidetzako Ekonomia eta Finantza Zuzendaria izan zen.
“Hura berritzeko onartutako inbertsioa abiapuntutzat hartuta, gaiari buruz egindako hausnarketa partekatu nuen Sailburuarekin eta kirurgia-blokea modernizatzeko proiektu hobea bilatzen laguntzeko Osasun Sailak Hondarribiko Udalaren laguntza izango duela jakinarazi nion”.
“Besteak beste, honako gaiok jorratu genituen: obra-proiektu berriak aurreko proiektuak aurreikusiak zituen hobekuntzak aintzat ematea, alde batetik; eraikinaren barne-antolamendua erabileraren aldetik berraztertzea, bestetik; eta proiektua ahalik eta epe laburrenean egin eta lizitatzea, azkenik.
Bestetik, guretzat oso garrantzitsua da obrak egiten diren bitartean Bidasoa Ospitalean herritarrei eskaintzen zaien kirurgia-zerbitzua bertan eskaintzen jarraitzea” gehitu du Sagarzazu Alkateak.
Gotzone Sagardui Osasun Sailburuak “hausnarketan jasotakoak aztertuko dituztela” adierazi du eta Txomin Sagarzazu Alkateak eskerrak eman dizkio “Bidasoako herritarren beharrei erantzungo dien modernizazio-proiektu bat lortzeko egin dion harrerarengatik”.