Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Txiplao Industrialdearen ingurua egokitzen hasiko da 'Kalez Kale Hondarribia hobetzen' datorren astean

2022-07-15
Donostia, Kosta eta Talaia Biteri eskolaren inguruetan martxan dagoen ‘Kalez Kale Hondarribia hobetzen’ programa astelehenetik Txiplao Industrialdearen inguruetara helduko da.Hala eman du aditzera Gonzalo Carrionek, Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak.

Donostia, Kosta eta Talaia Biteri eskolaren inguruetan martxan dagoen ‘Kalez Kale Hondarribia hobetzen’ programa astelehenetik Txiplao Industrialdearen inguruetara helduko da.Hala eman du aditzera Gonzalo Carrionek, Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak.

“Gogoratu nahi nuke programa osoari martxa martxoaren hasieran eman zitzaiola. Ordutik, Donostia, Kosta eta Talaia Biteri inguruetan ari gara, eta Gibeleta kalea ere egokitu egin zen. Oraingoan, bosgarren gune batean sartuko gara, Txiplao Industrialdearen zonaldean hain zuzen ere” esan du Gonzalo Carrionek,

“Uda garaian egotea ezinbestekoa zen, obra batek sortzen dituen eraginak ahalik eta txikienak izan zitezen, kontutan izanda uda erdian industrialde batean beti egoten dela mugimendu gutxiago. Hala, proiektua azkarrago eta segurtasun handiagoarekin egin daiteke.

“Txiplao ingurua egokitu egingo da, oinezkoen ibilbideari lehentasuna emanez, Txiplao eta Muliate lotuko dituen espaloi  bat eraikiz. Horrela, inguru horretan oinezkoen segurtasuna bultzatzen duen ibilbide bat sortuko dugu.

Era berean, autoen aparkalekua berrantolatuko da, espaloia sortu ondoren erabilgarri dauden plazak optimizatzeko. Gainera, galtzada berrasfaltatuko da, inguruan dabiltzan ibilgailu, oinezko eta txirrindularien erosotasun eta segurtasun baldintzak hobetzeko” zehaztu du Carrion zinegotziak.

Gogoratu nahi dut ‘Kalez Kale Hondarribia hobetzen’ Hondarribiarentzat mugikortasun justuagoa, jasangarriagoa eta seguruagoa lortzea helburu duen ekintza integraleko plana dela.

Oro har, proiektuaren lan-eremuak bost gune ditu: Donostia Kalea eremua, Kosta kalea, Harresilanda Kalea eremua, Gibeleta Auzoa eta Sabin Arana eremua. Aurrekontua 3.329.404,07 eurokoa da, martxoaren 7an hasi zen ofizialki, eta 15 hilabeteko iraupena izango du, gutxi gorabehera.