Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Gaurkotasunaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Txiplao Industrialdean, Kosta, Errebellin eta Donostia kaleetan etengabe ari da 'Kalez Kale Hondarribia hobetzen'

‘Kalez Kale Hondarribia hobetzen’ lan programa aurrera doa haseratik markatutako epeak betetzen. Hala eman du aditzera Gonzalo Carrionek, Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak.

2022·08·17

‘Kalez Kale Hondarribia hobetzen’ lan programa aurrera doa haseratik markatutako epeak betetzen. Hala eman du aditzera Gonzalo Carrionek, Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak.

“Abuztuaren erdian bagaude ere, gogoratu nahi dut etengabe ari garela lanean hiriko puntu desberdinetan. Hala, Kosta kalean, Errebellin kalean, Txiplao Industrialdean eta Donostia kalean ari gara hiritarren bizi kalitatea hobetu nahi duen programa handi honekin. Gogoratu nahi dut Gibeleta kalean hobekuntza lanak ere egin zirela duela hiru hilabete”.

Datozen asteotan urrats erabakigarriak emango dira, lanak aurreratuak daude eta. Gure asmoa, lan hauek amaitu eta hiriko beste puntuetara joatea da, adibidez Sabin Arana, Bidasoa Ibilbidea, Axular eta Irun kaleetara” zehaztu du Carrion zinegotziak.

Zehazki, Kalez Kale Hondarribia hobetzen’ Hondarribiarentzat mugikortasun justuagoa, jasangarriagoa eta seguruagoa lortzea helburu duen ekintza integraleko plana da. Oro har, proiektuaren lan-eremuak bost gune ditu: Donostia Kalea eremua, Kosta kalea, Harresilanda Kalea eremua, Gibeleta Auzoa eta Sabin Arana eremua.

Aurrekontua 3.329.404,07 eurokoa da, martxoaren lehen egunetan hasi zen, eta 15 hilabeteko iraupena izango du, gutxi gorabehera.