Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Tximist Fundazioak “Tximist Cup” txapelketaren hamargarren urteurrena ospatuko du Hondarribian

2026-06-09
Hondarribiak hartuko du ekainaren 12tik 14ra Tximist Cup Nazioarteko Txapelketaren 10. edizioa (U14 eta U17), eta urteurreneko ospakizunei amaiera emango diete She Leads Kongresuak eta Legends Txapelketak.

Tximist Fundazioak aurten Tximist Cup txapelketaren hamargarren urteurrena ospatuko duUrtez urte haziz joan den ekimen hau emakumezkoen nazioarteko futbol txapelketen artean erreferente bihurtu da. Ospakizun berezi honetan, Hondarribiak munduko klub onenetako batzuk, emakumezko kirolaren liderrak eta futbolari historikoak hartuko ditu, fundazioaren konpromisoa berretsiz: aukera-berdintasuna, gizarteratzea eta garapen soziala kirolaren bidez sustatzea. 

Tximist Cup Nazioarteko 10. edizioa (U14 eta U17) (Gipuzkoa) ekainaren 12, 13 eta 14an jokatuko da, eta nazioarte mailako hamar klub nagusik parte hartuko dute:

  • Real Sociedad
  • FC Barcelona
  • Real Madrid
  • Manchester United
  • Sporting Clube de Portugal
  • Hammarby IF
  • Queens Park Ladies
  • Deportivo Alavés
  • SD Eibar
  • VfL Wolfsburg

Azken hamar urteotan, 20.000 jokalari baino gehiago igaro dira txapelketatik, eta 80 klubetik gora aritu dira bertan. Horri esker, Tximist Cup emakumezkoen futboleko talentuaren, prestakuntzaren eta balioen nazioarteko topagune bihurtu da.

 

Tximist Cup