Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Agenda • listado interior
Agenda
Eduki publikatzailea
Atzealdea Treba Gazteak: Autoezagutza eta ongizate emozionalaren oinarriak
- 17 – 24 urte bitartekoentzat
- Jardunaldi praktikoa. Bazkaria barne eta doakoa
- 18 leku – Izen ematea derrigorrezkoa
- Herriko erroldatuek lehentasuna izango dute
Programa
Oinarrizko ikastaroa
Ainhoa Urretagoiena
10:30 – 13:30
Nola egin dezakegu nork bere burua ezagutu eta onartzeko? Ikastaro honetan ongizate emozionala bermatzeko oinarriak ikasiko ditugu eta autoezagutzaren bidean lehen pausoak emango ditugu.
Metodologia praktikoa izango da, bizipenetik ikastea. Coaching, PNL edo eta garapen pertsonalerako bestelako diziplinetan oinarritutako dinamikak proposatuko dira.
13:30 – 14:30 Bazkaria
Itsas Etxean. Esperientzia partekatzeko eta komentatzeko unea. Beste prestakuntza batzuei buruzko ideiak emateko aukera.
Hondarribiko Udalaren eskutik.
Stop antsietatea. Badabide bat
14:30 – 17:00
Osasun mentalaren eta bereziki antsietate-egoeren prebentzioan lan egingo da.
Partaidetzazko lantegia. Talde-dinamika eta material didaktikoak erabiliko dira.
