Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Gaurkotasuna
Atzealdea Trafikoaren gaineko eraginak, hainbat ekitaldi egiteagatik
Tximist Cup 2024
Tximist Cup Hondartza kiroldegian egiten den nazioarteko emakumezkoen futbol txapelketa bat da.
Ekainaren 14ko 08:00etatik ekainaren 16ra Hondartza Kiroldegiaren atzealdeko aparkalekuaren erdia parte-hartzaileen ibilgailuentzat eta autobusentzat erreserbatuta egongo da.
Dantz Point 2024
Dantz Point musika elektronikoko saioaren hirugarren edizioa, Hondarribiko harresian, ekainaren 15eko 17:00etatik aurrera.
Ekainaren 15eko 15:00etatik 00:00etara, gutxi gorabehera, Harresilanda kalera sartzeko trafiko guztia moztuko da Iturri berriko biribilgunetik eta Santa Engraziko biribilgunetik.
Gernikako Arbola eta Biteri kaleko irteerako trafikoa Santa Engraziko biribilgunerantz desbideratuko da.
Bikingo eguna
Bikingo Egunaren hamaseigarren edizioa Hondarribian, HS2 Surf-ek antolatua, ekainaren 15eko 09:00etatik aurrera.
Ibilgailu egokituak aparkatzeko gune bat mugatuko da Butroi Pasalekuaren inguruan ekainaren 14ko 09:00etatik aurrera.
Sun & Sun
Ekainaren 15ean, Empuriabravatik (Girona) irtenda, SUN TO SUN ekitaldia aterako da Pirinioetako errepideetan Hondarribira iritsi arte.
Ekitaldiaren helburua egunsentia Empuriabravan ikustea eta Hondarribiko ilunabarrerako iristea da.
Parte-hartzaileak aparkatzeko gune bat mugatuko da, IlCapo jatetxearen parean, ekainaren 14ko 23:00etatik aurrera.
Martxa zikloturista Juanma Garate
Ekainaren 16an XIII. Juanma Garate Zikloturista Martxa egingo da, hiriko hainbat guneri eraginez, honela:
- 08:05etik 08:30era bitartean, aldizkako mozketak egin ahal izango dira proba igarotzean.
Proba Mendelu – Amute – Aireportua – Sabin Arana – Irun kalea – Bidasoa – Matxin Arzu – Itsasargi – Foru kalea – Arroka biribilgunea – Baserritar etorbidea – Labreder – Txiplau – Santa Engrazia – Aireportua – Amute – Mendelu - 12:30etik 13:40ra bitartean, Jaizkibeletik Irunera doazen parte-hartzaileak jaisten direnean, aldizkako mozketa txikiak egin ahal izango dira proba igarotzean.