Aplikazio habiaratuak
Menu aviso obras
Abisuak
Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea Trafikoan eta hiri autobus zerbitzuan aldaketak izango dira martxoaren 8ko manifestazioaren ondorioz

Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta antolatutako ekitaldien baitan, martxoaren 8an, igandea, mugaz gaindiko manifestazioa egingo da Hendaia, Irun eta Hondarribia zeharkatuz. Mobilizazioaren ondorioz, trafikoan eta hiri-autobus zerbitzuan aldaketak izango dira.
Hiri autobus zerbitzua
12:00etatik 14:00etara, honako hiru geraleku hauek indargabetu egingo dira:
- San Juan de Dios Plaza
- Sabin Arana (igogailua)
- Itsas Etxea
Denbora tarte horretan, zerbitzua Biteritik abiatuko da, Santa Engrazian buelta eman eta Iturriberrira joango da. Ondoren, ohiko ibilbideari helduko dio.
Trafiko mozketak
Manifestazioa aurrera joan ahala, unean uneko trafiko mozketak egingo dira mobilizazioa igaroko den kaleetan. Eraginpeko gune nagusiak ondorengoak izango dira:
- Amutalde
- Amuteko biribilgunea
- Aireportuko errepidea
- San Juan de Dios
- Minasoroeta
- Sabino Arana
- San Kristobal
Mobilizazioak irauten duen bitartean, hiriko sarrera eta irteerako trafiko guztia Kostako errepidetik bideratuko da.