Aplikazio habiaratuak
Menu aviso obras
Abisuak
Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea Trafiko-eraginak inauteri-egunetan
Juan Miguel Imaz
Orain dela 1 Urtea aldatuta.
2024-02-08
Informazio guztia
Hondarribiko Udaltzaingoak jakinarazten du, 2024ko Inauteriak direla eta, hiriko hainbat eremuri eragingo diela, honela:
Otsailak 10 • 15:00 - 04:00
Ibilgailuen sarbidea moztuko da otsailaren 10eko 15:00etatik:
- MURRUA Erreginaren Baluartetik
Otsailak 10 • 08:00
Inauterietako desfilerako ibilgailuak aparkatzea debekatuta egongo da honako kale hauetan, otsailaren 10eko 08:00etatik aurrera:
- Zumardia (zamalanak eta motoak)
- Sabin Arana Goiri kalea
- Bernat Etxepare
- Zuloaga kalea
Otsailak 11 • 08:30
DESFILEA 10:30tan HASIKO DA, IBILBIDE HONEKIN: Zumardia - San Juan de Dios - Sabin Arana - Bernat Etxepare kalea - Zuloaga kalea - San Pedro kalea - San Kristobal (Amaiera).
- Aireportua-Gabarrari biribilgunetik Hondarribira sartzea debekatuta egongo da 08:30etik aurrera.
- Portu Auzorako zirkulazioa, Foru kaletik, 10:15etik aurrera etengo da, Ama Guadalupekoako garajeak izan ezik.
- Sarrera eta irteera guztiak Santa Engraziatik egingo dira.
- Puntalara sartzea debekatuta egongo da 09:30etik aurrera.
- Alde Zaharrera sartzea 10:20etatik aurrera debekatuko da.
- Puntalako irteera 10:15etik aurrera debekatuko da.