Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Gaurkotasuna
Atzealdea Trafiko aldaketak Sabino Arana kalean eta ingurukoetan datorren astelehenetik azaroak 24 arte
Sabino Arana kaleko fresatze eta margotze lanak direla eta hilaren 13tik, astelehena, bi astetan zehar, kalea asfaltatu egingo da bi noranzkoetan, hain zuzen ere Irun kalearen ingurutik San Juan de Dioseko biribilgunera iritsi arte. Beti errei bat irekita edukiko da, beraz trafikoa bermatuta egongo da. Hala adierazi du Mugikortasun eta Zerbitzu Teknikoetako zinegotzi delegatuak, Estitxu Urtizbereak.
“Zehazki, hilaren 13tik 24ra itxi egingo da Miramarreko biribilgunetik San Juan de Dioseko biribilgunera bitarteko irteera erreia. Proiektua azken fasean sartzen ari da, eta astelehenetik aurrera urrats garrantzitsua emango da kalea fresatuz eta asfaltatuz, baina logikoa denez eraginak izango ditu.
Alde batetik, hilaren 13tik 24ra erdigunetik ateratzeko nahitaezkoa izango da Harresilanda kaletik joatea eta Soroeta kalera igotzea.
Hilaren 14an, asteartea, itxi egingo da Nafarroa Behera kaletik Sabino Arana kalerako irisbidea, beraz Puntaleko bizilagunek Lapurdi kaletik joan beharko dute Sabino Arana kalean sartzeko.
Hilaren 14an eta 15ean, asteazkena eta osteguna, itxi egingo dira Irun kalea eta Apezpiku kalea, era berean hobekuntza lanak egiteko.
Informazioaren inguruan
Udaletik prentsako komunikazio kanpaina bat jarriko dugu martxan eta sare sozialetan eta udal web gunean informazioa argitaratuko dugu, eta obrek zuzenean eragiten dituen ikastetxeekin eta ostalaritza establezimenduekin harremanetan jarriko gara, haur, guraso eta establezimenduetako bezeroak aldez aurretik ohartarazi ditzaten. Era berean, Udaltzaingoak eta Zerbitzu Teknikoek eraginak gertatzen diren sotoetan aldaketei buruzko informazioa jarriko dute” adierazi du Urtizbereak.
“Egutegi hau eraikuntza enpresarekin, eragindako udal departamentuekin eta Lurraldebus autobus konpainiarekin koordinatuta finkatu dugu. Logikoa denez klimatologiaren baitan gaude, asfaltatze lanek nahitaez zoru lehorra behar baitute. Aldaketak egonez gero jakinaraziko ditugu” amaitu du Urtizberea zinegotziak.