Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu
Habiaratutako portletak
Gaurkotasuna
Atzealdea

Trafiko aldaketak ostiralean ‘Korrika Txikia’ dela eta

2024·03·19
Pasa den ostegunetik abian dagoen Korrika dela eta, ostiral honetan, Hondarribiko ikastetxeak eta Udaleko Euskara Zerbitzuak ‘Korrika Txikia’ antolatu dute.

Pasa den ostegunetik abian dagoen Korrika dela eta, ostiral honetan, Hondarribiko ikastetxeak eta Udaleko Euskara Zerbitzuak ‘Korrika Txikia’ antolatu dute.

Hala, 10:00etan Arma Plazatik hasiko da Korrika, Kale Nagusitik jaitsi, eta ezkerrera egingo da Sabino Arana kalera iritsi arte. Handik, Martxoak 8 plaza, San Pedro kalea eta Santiago kalera pasako da Santa Maria Magdalenan amaitzeko. Han erromeria egingo da 10:30ean.

Udaltzaingotik jakinarazten da ostiralean 10:00etatik trafiko mozketak egongo direla hiri erdigunean, eta Korrika Txikia igarotzen den bitartean udaltzainek trafikoa arautu egingo dutela.

Eguraldi txarra egitekoan, ekitaldia Jostaldi Pilotalekuan egingo da.