Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu
Habiaratutako portletak
Lanak eta trafikoko mozketak
Atzealdea

Trafiko aldaketak ostegunean ‘Korrika’ eta ‘Korrika Gaztea’ ekimenak direla eta

2024·03·13
Martxoak 14, osteguna

Ostegunean Korrika hasiko da Irundik. Honekin batera, Udal Euskara Zerbitzutik zenbait ekitaldi antolatu dira, Korrika Gaztea deitu dena adibidez.

Hala, 14:15ean San Juan de Dios-eko biribilgunearen inguruetan hasiko da, eta handik, Sabino Arana, Martxoak 8 plaza, San Pedro kalea eta handik Santiago kalera pasako da Santa Maria Magdalenan amaitzeko. Han txalaparta eta musika egongo da, 15:30ean amaitzeko.

Jarraian, Korrika Irundik Hondarribira etorriko da. 16:26etan iritsiko da Mendelura, eta 16:37 Udaletxe aurretik, Aireportu aurreko errepidetik pasako delarik. Arma plazara iritsita, San Pedro kalera jaitsi, Zuloaga kalea, Sabino Aranatik berriz ere Aireportuko errepidera joango da Korrika Hondarribitik irteteko.

Udaltzaingotik jakinarazten da ostegunean 14.15etik trafiko mozketak egongo direla hiri erdigunean, eta Korrika igarotzen den bitartean udaltzainek trafikoa arautu egingo dutela.

Hondarribian Korrikak 6 kilometro egingo ditu eta 18 eragilek lagundu dute kilometroak erosten.